Zein zerga ordaintzen ditugu Gasteizen?
6 martxoa 2019- 18:00
HEI Herritartasunerako Eskola Irekia egistasmoaren baitan jasotako jarduera
Modu erraz eta atseginez jorratuko dugu Gasteizko udalerrian ordaintzen diren zerga, tasa eta prezio publikoen gaia
Eguna: martxoak 6
Ordua: 18:00 – 19:30
Hizkuntza: gaztelania
Lekua: Simone de Beauvoir Elkarteen Etxea, 2. solairua. San Ignacio Loiolako, 8
Norentzat: herritarrentzat
Laguntzailea: Ogasun Saila
Hizlaria: Carmen Escobar. Zerga Kudeaketaren Zerbitzuko burua.
Izen ematea
Sarrera doan, aurrez izena emanez gero. Izena emateko modu ezberdinak egongo dira zabalik: hemen edo 010 telefonora deituz (edo 945 161 100 zenbakira, hiritik kanpo deituz gero) eta aurrez aurre Herritarren Arretarako Bulegoetan.
Jardueretarako izena emateko epea 2018ko urriaren 2an irekiko da. Eskolako jardueretarako lekuak izena eman den ordenaren arabera esleituko dira.
Izena eman baduzu, baina azkenean ezin baduzu jardueran parte hartu, jakinarazi iezaguzu hura hasi baino lehen, 945 161687 telefono-zenbakira deituta edo heieskola@vitoria-gasteiz.org bidez. Baja emanez gero, beste pertsona batek bete ahal izango du zuk libre utzitako lekua.
Jarduera guztietan zaintza zerbitzua eta zeinu-hizkuntza interpretea eskuragarri. Jarduera hasi baino 5 egun lehenago gutxienez eskatu beharko da zerbitzua, heieskola@vitoria-gasteiz.org helbidean edo 945 16 16 87 telefonoan.