Ekitaldiak kargatzen
ekitaldia hau amaitu da.

Jarraitu zuzenean

Lekua: Europa Biltzar jauregia

Ondo informatuta egoteak bakarrik egiten gaitu libre. Inoiz baino hobeto informatuta gaudela uste dugunean, eskura ditugun tresna teknologikoei esker, informatuta baino entretenituta gaude. Kasurik onenean, helburu merkantilistarekin, okerrenean, borondate manipulatzailearekin.

Gehiago bilatzen da kontsumitzaileen gizartea herritarrena baino. Produktuak eta ideiak erosten dituzten kontsumitzaileena, pentsatzen duten herritarrena baino. Prentsaren helburu soziala, zorroztasunez, independentziaz, pluraltasunez eta zintzotasunez informatzea eskatzen duena, larri narriatuta dago lehiakortasun basatiaren kulturan, zeinak adierazpen-askatasuna osotasun gisa ulertzen baitu pertsonen eskubideak ahazten dituen esparru politiko-ekonomikoan.

Informatzea eta informatuta egotea gero eta zailagoa da. Erronka bihurtzen da gezurra ezartzen denean. Emozio publikoak iritzi publikoa ordezkatzen du. Gaizki informatutako gizarte batean demokrazia eta askatasunak arrisku larrian daude. Beharrezkoa da zentzu kritikoa indartzea, informazio toxikoak gu ez zapaltzeko.

Rosa Mª Calaf

Zuzenbidean eta Kazetaritzan lizentziatua. TVEren ibilbide zabalena eta askotarikoena duen korrespontsala da, eta RTVEko korrespontsala izan da Estatu Batuetan, Moskun, Buenos Airesen edo Asia-Pazifikoan. Politikaz, ekonomiaz, gatazkez eta hondamendiez, kulturaz eta gizarteaz informatu du. Azken lau hamarkadetako Hhistoriako gertakariak azaldu eta pertsonaiak ezagutu ditu.

RTVEn erretiro aurreratua hartu ondoren, kazetari katalanak hitzaldi, kongresu eta solasaldietan parte hartzen du, gai hauen inguruan hitz egiteko: berriemaile gisa izandako bizipenak, komunikabideen zeregina eta erantzukizuna bakearen eta kulturen arteko elkar ulertzearen eraikuntzan , edo emakumea eta berdintasun-politikak.

Informazio gehiago

Sarrera doan, aurrez izena emanda.

Izena eman online

Izena emateko moduak: webguneraren bidez edo 010 telefonora deituz (edo 945 161 100 zenbakira, hiritik kanpo deituz gero) eta aurrez aurre Herritarren Arretarako Bulegoetan.

Izena emateko epea 2020ko urriaren 1ean irekiko da. Eskolako jardueretarako lekuak izena eman den ordenaren arabera esleituko dira.

Izena eman baduzu, baina azkenean ezin baduzu jardueran parte hartu, jakinarazi iezaguzu hura hasi baino lehen, 945 161687 telefono-zenbakira deituta edo heieskola@vitoria-gasteiz.org bidez. Baja emanez gero, beste pertsona batek bete ahal izango du zuk libre utzitako lekua.

Izen-emateen gutxieneko kopurura iristen ez diren jarduerak bertan behera gera daitezke.

HEI Herritartasunerako Eskola Irekia egitasmoaren barruan jasotako jarduera.