Zineforuma “Las buenas compañías”
23 azaroa 2023- 19:00

- 2023/11/23
- 19:00
- Florida Zinemak- 1. aretoa
- Publiko guztiak
- Gaztelania
1977ko uda. Beak 16 urte dauzka, eta bat egin du herrialdea zeharkatzen ari diren aldaketa-giroekin; hala, emakume-talde batean, kausa feminista ikusarazteko eta aborturako eskubidea onets dezaten lortzeko egingo du lan. Odolean sentitzen duen errebeldia, ordea, barne-mundua aztoratuko dion sentimendu batekin nahasiko zaio. Hilabete hauetan, Beak oso harreman berezia eraikiko du bera baino zertxobait nagusiagoa eta familia onekoa den Mirenekin. Uda honetan, konpromiso politikoak eta Mirenekin duen harremanak inflexio-puntua ekarriko diote bere bizitzari.
Jatorrizko bertsioa gaztelaniaz. Zineforumaren hizkuntza: gaztelania
Asun Urbieta Errenteriako aktibistaren parte-hartzearekin, zeinak filmaren produkzio-taldeari lagundu zion. Urbietak sorkuntza-prozesuan parte hartu zuen filmak Las buenas compañías pelikularen atzean dagoen istorioaren protagonistak izan ziren emakumeen errealitatea jasoko zuela bermatzeko. Filmak aipatzen duen abortuaren aldeko sarea Mugimendu Feministaren katebegi txiki bat izan zen.
Sarbide mota
- Gonbidapenak eskatzeko datak
- Noiztik: 2023/09/23 08:30 Noiz arte: 2023/11/23 19:00
Emanaldia baino 2 hilabete lehenago.
Informazio gehiago
Filmari buruzko datuak
- Urtea: 2023
- Iraupena: 93 min.
- Herrialdea: Espainia eta Frantzia
- Zuzendaria: Silvia Munt
- Generoa: Fikzioa
Jabetze Feministarako Eskola egitasmoaren baitako jarduera.