Ekitaldiak kargatzen
ekitaldia hau amaitu da.
Dirulaguntzen ordenantzari buruzko lantegia
  • 2023/10/16
  • 16:00 – 18:00
  • Landatxo Gizarte Etxea. 1. askotarako gela
  • Helduak. Elkarte eta kolektibo sozialak
  • Gaztelania

Gasteizko Udalaren baliabide ekonomikoen zati handi bat dirulaguntzen bidez bideratzen da, pertsona eta erakunde publiko edo pribatuen eskaera sozial eta ekonomikoei finantza-laguntza emanez erantzuteko.

Sustapen-ekintza hori askotariko jarduera-eremuetan bideratzen da, besteak beste: kultura, turismoa, kirola, hezkuntza, gazteria, klimaren aldeko ekintza, lankidetza, herritarren partaidetza, gizarte-politikak, genero-berdintasuna, sustapen ekonomikoa, plangintza estrategikoa eta euskara.

Gasteizko Udalaren Dirulaguntzen Udal Ordenantza berria izango da udal-sustapenerako ekintza honen berezko arau-esparrua. Dirulaguntzen urteko deialdiek eta dirulaguntza izendunetarako hitzarmenek Ordenantza hori izango dute erreferentziazko lege-esparru gisa Vitoria-Gasteizko Udalean.

Hitzaldi honetan Ordenantza berriaren alderdi garrantzitsuenak aztertuko ditugu, baita haren inguruan sor daitezkeen zalantzak argitu ere.

Trebatzaileak: Elvira Arcos, Gasteizko Udalaren Kontu-hartzailetza Saileko teknikaria, eta Mariló Movilla, Gobernu Irekiaren Saileko teknikari juridikoa.

Sarbide mota

Izen-ematea

Izena emateko datak
Noiztik: 2023/09/20 00:01 Noiz arte: 2023/10/16 14:00

…edo lekuak bete arte.

Informazio gehiago

Izena eman duzu eta ezin zara joan:

Horrela, beste lagun batzuk bertaratzeko aukera izango dute..

Jarduera bertan behera gera daiteke behar beste pertsonak izena ematen ez badu.

HEI Herritartasunerako Eskola Irekia egitasmoaren baitako jarduera