
3ren artean zineforuma: The Day Iceland Stood Still
23 urria- 17:30 - 18:40

- 2025/10/23
- 17:30
- Florida zinema, 1. aretoa
- Publiko guztiak
- Gaztelania
2025eko urriaren 25ean, 50 urte beteko dira feminismoaren historia markatu zuen gertaera bat jazo zenetik. Islandiako kolektibo feministen greba-deialdi bati erantzuteko, Islandiako emakumeen % 90ek lantokiak eta etxeak utzi zituzten, eta lan egiteari, kozinatzeari edo umeak zaintzeari uko egin: herrialdea geratu zuten, eta Islandia “emakumea izateko munduko tokirik onena” bihurtu.
Film honek agerian jartzen du emakumeek ahalmen kolektibo izugarria dutela, eta posible den hori berriro ere irudikatzeko inspiratzen gaitu.
- Jatorrizko bertsioa ingelesez eta islandieraz
- Azpidatziak eta zineforuma: Gaztelania
- Urtea: 2024
- Iraupena: 70 min.
- Herrialdea: Islandia, AEB
- Zuzendaria: Pamela Hogan
- Generoa: Dokumentala
Sarbide mota
Sarrera librea lekuak bete arte.
Sarrera doan, inskripziorik gabe, lekuak bete arte
Gehieneko edukiera: 198
Mugikortasun murriztua dutenentzako toki egokituak: 4 (2 butakan, eta beste 2 gurpildun aulkian doazenentzat)
Informazio gehiago
Jabetze feministarako eskolako egitasmoaren baitako jarduera.