Ekitaldiak kargatzen
  • 2025/10/15
  • 16:00 – 20:00
  • Simone de Beauvoir Elkarteen Etxea
  • Publiko guztiak
  • Gaztelania

**Urriak 15, asteazkena, eta 16, osteguna, 16:00etatik 20:00etara.

“Ideia bat aurkezten jakitea ideia bera bezain garrantzitsua da”. Printzipio horretatik abiatuta, tailer honetan modu praktikoan hurbilduko gara ahozko komunikazioan esku hartzen duten elementuetara, bai hitzik gabeko hizkuntzara, bai hitzezko hizkuntzara. Ahozko aurkezpen bat egiterakoan ditugun zailtasunak ere aztertuko ditugu, eta diskurtso txiki bat eraikitzera hurbilduko gara, inplikatutako alderdiei buruzko gako batzuk emanez, gure komunikazioa ahalik eta eraginkorrena izan dadin.

Helburua:

– Gure jendaurreko komunikazioa errazten duten oratoriaren funtsezko elementuei buruzko zertzelada batzuk ezagutzea.

– Gure aurkezpen publikoetan eraginkorragoak izateko tresnak eskuratzea.

Dinamika:

Tailerra praktikatik abiatuko da, gure aurkezpenen grabazioen bidez alderdi teorikoak integratu ahal izateko. Taldea elkarrekin ikasteko elementu bat da, eta tailerrean zehar horretan oinarrituko gara.

Miriam Ocio Psikologian lizentziaduna da Euskal Herriko Unibertsitatean, psikopatologian eta psikodiagnostikoan aditua, eta masterra du Psikoterapia Integratibo Humanistan. Generoari eta feminismoari buruzko prestakuntza du, eta generoari eta feminismoari buruzko teoriak txertatu ditu psikologo eta komunikatzaile gisa egiten duen lanean. Gainera, hainbat ikerketa eta argitalpenen egilea da.

Sarbide mota

Izen-ematea

Izena emateko datak
Noiztik: 2025/09/23 08:30 Noiz arte: 2025/10/15 13:00

…edo lekuak bete arte.

Informazio gehiago

Izena eman duzu eta ezin zara joan:

Horrela, beste lagun batzuk bertaratzeko aukera izango dute..

Jarduera bertan behera gera daiteke behar beste pertsonak izena ematen ez badu.

HEI Herritartasunerako Eskola Irekia egitasmoaren baitako jarduera.