Ekitaldiak kargatzen
  • 2025/10/21
  • 16:30 – 18:30
  • Simone de Beauvoir elkarteen etxea
  • Publiko guztiak. Elkarteentzat
  • Gaztelania

Gasteizko Udalaren baliabide ekonomikoen zati handi bat dirulaguntzetara bideratzen da, pertsona eta erakunde publiko edo pribatuen eskaera sozial eta ekonomikoei finantza-laguntza emanez erantzuteko.

Sustapen-ekintza hori askotariko jarduera-eremuetara bideratzen da, besteak beste: kultura, turismoa, kirola, hezkuntza, gazteria, klimaren aldeko ekintza, lankidetza, herritarren partaidetza, gizarte-politikak, genero-berdintasuna, sustapen ekonomikoa, plangintza estrategikoa eta euskara.

Gasteizko Udalaren Dirulaguntzen Udal Ordenantza da udal-sustapenerako ekintza honen berezko arau-esparrua. Dirulaguntzen urteko deialdiek eta dirulaguntza izendunetarako hitzarmenek Ordenantza honetan dute erreferentziazko lege-esparrua Vitoria-Gasteizko Udalean.

Hitzaldi honetan Ordenantzaren alderdi garrantzitsuenak aztertuko ditugu, baita haren inguruan sor daitezkeen zalantzak argitu ere.

Trebatzailea: Elvira Arcos, Vitoria-Gasteizko Udalaren Kontu-hartzailetza Saileko teknikaria.

Sarbide mota

Izen-ematea

Izena emateko datak
Noiztik: 2025/09/23 08:30 Noiz arte: 2025/10/21 13:00

…edo lekuak bete arte.

Informazio gehiago

Izena eman duzu eta ezin zara joan:

Horrela, beste lagun batzuk bertaratzeko aukera izango dute..

Jarduera bertan behera gera daiteke behar beste pertsonak izena ematen ez badu.

HEI Herritartasunerako Eskola Irekia egitasmoaren baitako jarduera.