
HEI LAB. HEI KAFEA. Participación desde abajo: las redes comunitarias
22 urria- 18:30 - 20:00

- 2025/10/22
- 18:30 – 20:00
- Floridako Terrazak (Florida Parkea)
- Publiko guztiak
- Gaztelania
HEI Eskolak topaketa ireki bat antolatu du kafe baten inguruan, herritarrekin eta parte-hartzearekin lotutako gaiei buruz hitz egiteko.
Ideiak partekatzeko, elkarrekin hausnartzeko eta proposatutako gaian lagunduko digun pertsona aditu baten ikuspegiarekin aberasteko gune bat.
HEI KAFEA honetan, auzo-antolaketak eta tokiko ekimenek gizarte-kohesioa eta demokrazia nola indartu dezaketen aztertuko dugu. Ainhoa Novoren eskutik, lurraldeak oinarritik eraldatzeko gai diren autokudeaketa eta elkartasun esperientziak aztertuko ditugu eta sare hauek erakunde tradizionalen aurrean dituzten erronka eta aukerei buruz eztabaidatuko dugu. Indar kolektiboaz eta komunitarioaren botereaz hausnartzeko gunea.
EHUko irakasle agregatua da, eta haren ikerketa-arloak federalismoan eta genero-ikasketetan oinarritzen dira. Maila anitzeko Gobernantza Ikerketa taldeko kidea da eta EHUko Ikasketa Feministak eta Generokoak doktoretza programa koordinatzen du.
Sarbide mota
- Izena emateko datak
- Noiztik: 2025/09/23 08:30 Noiz arte: 2025/10/22 13:00
…edo lekuak bete arte.
Informazio gehiago
Izena eman duzu eta ezin zara joan:
- Eman baja online.
- Deitu telefono honetara: 945 161 687
- heieskola@vitoria-gasteiz.org idatzi
Horrela, beste lagun batzuk bertaratzeko aukera izango dute..
Jarduera bertan behera gera daiteke behar beste pertsonak izena ematen ez badu.
HEI Herritartasunerako Eskola Irekia egitasmoaren baitako jarduera.