
HEI EZAGUTU GASTEIZ. Visita al Archivo Municipal Pilar Aróstegui
28 urria- 11:00 - 12:30

- 2025/10/28
- 11:00 – 12:30
- Unibertsitateko Ibilbidea, 1
- Publiko guztiak
- Gaztelania
Gasteizko Udal Artxiboan gure udalerriko memoriaren zati handi bat gordetzen da. Funtsean, Udalak sortu eta jasotako dokumentazio administratiboa da, baina baita dokumentazio grafikoa ere (mapak, inprimakiak, argazkiak, etab.) eta tokiko ikerketen ondare liburutegian jasotako era guztietako argitalpenenak ere. Gure hirira eta bertako biztanleengana ikuspegi guztietatik hurbiltzeko informazio-iturri garrantzitsua da.
Proposatzen dugun bisitan, horri guztiari buruz hitz egingo dugu eta dokumentu originalak ikusteko aukera izango dugu; gure ondare dokumental aberats eta garrantzitsua osatzen duten bitxiak.
Laguntzailea: Pilar Aróstegui Udal Artxiboa
Sarbide mota
- Izena emateko datak
- Noiztik: 2025/09/23 08:30 Noiz arte: 2025/10/28 13:00
…edo lekuak bete arte.
Informazio gehiago
Izena eman duzu eta ezin zara joan:
- Eman baja online.
- Deitu telefono honetara: 945 161 687
- heieskola@vitoria-gasteiz.org idatzi
Horrela, beste lagun batzuk bertaratzeko aukera izango dute..
Jarduera bertan behera gera daiteke behar beste pertsonak izena ematen ez badu.
HEI Herritartasunerako Eskola Irekia egitasmoaren baitako jarduera.