
HEI ELKARTEAK. Pongámonos las gafas de la accesibilidad y la inclusión
3 azaroa- 16:00 - 20:00

- 2025/11/03
- 16:00 – 20:00
- Simone de Beauvoir elkarteen etxea
- Publiko guztiak. Elkarteentzat
- Gaztelania
Tailer hau pertsona guztien eskubideekiko eta parte-hartze osoarekiko konpromisoan urrats bat aurrera egin nahi duten elkarte eta erakunde sozialentzat diseinatuta dago. Kapazitismoaz, oztopo ikusezinez eta gure eguneroko egiturak, espazioak eta praktikak ikuspegi kritiko, sentsorial eta eraldatzailetik birpentsatzeaz hitz egingo dugu. Kontua ez da egokitzea bakarrik, baizik eta oinarritik eraikitzea irizpide inklusiboekin.
Prestakuntza dinamiko eta parte-hartzaile baten bidez, irisgarritasuna eta inklusioa gure elkarteetan ardatz nagusi gisa integratzeko tresna eta gako praktikoak aztertuko ditugu. Komunikaziotik hasi eta fisikoraino, antolakuntzatik pasatuz, gauzak beste era batera egiten nola hasi deskubrituko dugu. Tailer hau ez da prestakuntza bat soilik, begirada aldatzeko gonbidapena da… eta mundua gure erakundeetatik aldatzeko gonbidapena. Bat egiten duzu?
Trebatzailea: Eriz Delgado, pertsona guztien eskubideen aldeko aktibista eta irisgarritasun eta inklusioaren zalea. Erakundeei begirada kritiko, antikapazitista eta eraldatzailetik birpentsatzen laguntzen die.
Sarbide mota
- Izena emateko datak
- Noiztik: 2025/09/23 08:30 Noiz arte: 2025/11/03 13:00
…edo lekuak bete arte.
Informazio gehiago
Izena eman duzu eta ezin zara joan:
- Deitu telefono honetara: 945 161 687
- heieskola@vitoria-gasteiz.org idatzi
Horrela, beste lagun batzuk bertaratzeko aukera izango dute..
Jarduera bertan behera gera daiteke behar beste pertsonak izena ematen ez badu.
HEI Herritartasunerako Eskola Irekia egitasmoaren baitako jarduera.