
HEI GIZARTE-GAITASUNAK. Emozioen jakinduria
6 azaroa- 16:00 - 20:00

- 2025/11/06
- 16:00 – 20:00
- Simone de Beauvoir Elkarteen Etxea
- Publiko guztiak
- Euskara
Tailer honetan gure emozio-munduan murgilduko gara bizipen-dinamika praktikoen bidez, taldean gaudenean nola erakutsi edo ezkutatzen ditugun begiratuz. Emozioen alderdi erlazionalean sakonduko dugu, eta emozio bakoitzak duen mezua eta zertarako pizten diren aztertuko dugu. Gorputz-entzuketa eta hausnarketarako dinamiken bidez, emozioek dakarkiguten mezura iristeko aukera ematen diguten sentsazioen barne-mundua zeharkatuko dugu; hortik, beste pertsonekin harremanetan gaudenean horrekin zer egiten dugun ikusi ahal izateko. Halaber, begiratuko dugu zer emozio ditugun baimenduta edo debekatuta; zein ezkutatzen ditugun eta zein erakusten ditugun taldean gaudenean, alegia. Azkenik, barne-elkarrizketarako teknikak ere praktikan jarriko ditugu, gure emozioen jakindurian sakontzeko eta emozio horiek adierazteko bideak ere landuko ditugu, talde-harremana elikatu ahal izan dezaten.
Helburuak
- Gure mundu emozionala ezagutu eta ulertzea.
- Geure bizipen emozionalean bai barne mailan bai maila sozialean arakatzea, debekatuta ditugun emozioak
- Gure emozioekin komunikazio hobea ezartzea.
- Taldean mundu emozionalarekin ditugun zailtasunak partekatu eta entzutea.
- Emozio bakoitzak ekartzen digun mezua hobeto ezagutzea, harreman elikagarriagoa sortu ahal izateko, bai gure buruarekin bai gainerako pertsonekin.
Dinamika
Proposamena bizipenezko tailer praktiko bat egitea da, pertsona bakoitzak bere mundu emozionala pixka bat gehiago ezagutu ahal izateko bai barne mailan bai maila sozialean. Geure mundu emozionalean sakonduko dugu gorputz-, gogoeta-, sormen- eta harreman-praktiken bidez.
Bideratzailea
Itziar Amestoy taldeko zein banakako prozesu eraldatzaileen bide-laguntzailea, harremanaren zintzotasun eta gardentasunean, prozesu korporalei eskainitako begirada somatikoan eta ikuspegi kritikoan oinarrituta. Gestalt terapian, sexualitatea somatikoan, eneatipoen psikologia integratiboan eta bikote terapian trebatua. Unbela proiektuaren sortzaileetako bat.
Sarbide mota
- Izena emateko datak
- Noiztik: 2025/09/23 08:30 Noiz arte: 2025/11/06 13:00
…edo lekuak bete arte.
Informazio gehiago
Izena eman duzu eta ezin zara joan:
- Deitu telefono honetara: 945 161 687
- heieskola@vitoria-gasteiz.org idatzi
Horrela, beste lagun batzuk bertaratzeko aukera izango dute..
Jarduera bertan behera gera daiteke behar beste pertsonak izena ematen ez badu.
HEI Herritartasunerako Eskola Irekia egitasmoaren baitako jarduera.