Ekitaldiak kargatzen
  • 2025/12/04
  • 18:30 – 20:30
  • Arte eta Lanbide Eskola (Peñafloridako Kondearen Plaza)
  • Publiko guztiak
  • Gaztelania

Gasteizek ibilbide luzea du artearen munduari lotutako parte-hartze prozesuetan. Gure hiriko fatxada enblematikoetako horma-irudietatik telefono-kabinetako edo argiteria-kutxetako adierazpen berrietara.

Herritar eta artista talde desberdinek sormen prozesu parte-hartzaileen berri emango digute eta arte komunitarioak espazio fisikoa eta bertan bizi diren pertsonak nola eralda ditzakeen eztabaidatuko dute.

Parte hartzaileak:

  • Verónica Werckmeister, margolaria, muralgilea eta Gasteizko Horma-irudien Ibilbidea proiektuaren zuzendaria
  • Iparralde-Aranbizkarra kaleko heziketa programako kaleko hezitzailea, A.R.T.E.A proiektuko parte-hartzaile gazte batekin batera.
  • Guztion Goikolarra Auzo Elkartea, Goikokoloreak proiektuaren bultzatzailea, besteak beste

Dinamizatzaile: Rocío López, argazkilaria, kultur kudeatzailea eta artista bisuala. Azken urteotan, Arabako Argazkilari Elkartea koordinatu eta Viphoto Fest argazki jaialdia zuzendu ditu.

El Pilar auzoko Kalez Kale VG – Kaleko Heziketa programaren kolaboratzaile gisa, 12 Nubes eta Pompa 945 proiektuen barruan argazkigintzarekin eta muralismoarekin lotutako hainbat jarduera kolektibotan parte hartu du.

Sarbide mota

Izen-ematea

Izena emateko datak
Noiztik: 2025/09/23 08:30 Noiz arte: 2025/12/04 13:00

…edo lekuak bete arte.

Informazio gehiago

Izena eman duzu eta ezin zara joan:

Horrela, beste lagun batzuk bertaratzeko aukera izango dute..

Jarduera bertan behera gera daiteke behar beste pertsonak izena ematen ez badu.

HEI Herritartasunerako Eskola Irekia egitasmoaren baitako jarduera.