HEI GIZARTE-GAITASUNAK. Difunde tu proyecto Hobetuz: hazlo con estilo. ETEN DA
24 otsaila- 16:00 - 19:00

- 2026/02/24
- 16:00 – 19:00
- Saregune (Santa María Kantoia 4)
- Publiko guztiak
- Gaztelania
Tailer teoriko-praktiko honetan komunikazio-estrategiak partekatu eta lineako komunikazioaren baliabide batzuk eskainiko ditugu zure proiektua zabaltzeko.
Gogoeta-lan garrantzitsu baten ondoren, ekintzara pasatzea eta komunikatzea tokatzen da. Prestakuntza honetan, zure mezua ahalik eta ondoen iristeko beharrezkoak diren gako batzuk landuko ditugu.
Tailerraren helburuak:
-
Zure mezua transmititzeko formatu berriak ezagutzea: flyerra, kartela, spota, banerra…
-
Lineako hainbat tresnak aurkitzea, eraginkortasunez sortzeko.
Trebatzailea: Ainara Pérez. Saregune Komunitate Teknologia
Laguntzailea: Saregune
Sarbidea
- Izena emateko datak
- Noiztik: 2026/01/21 08:30 Noiz arte: 2026/02/24 13:00
…edo lekuak bete arte.
Informazio gehiago
Izena eman duzu eta ezin zara joan:
- Deitu telefono honetara: 945 161 687
- heieskola@vitoria-gasteiz.org idatzi
Horrela, beste lagun batzuk bertaratzeko aukera izango dute..
Jarduera bertan behera gera daiteke behar beste pertsonak izena ematen ez badu.
HEI Herritartasunerako Eskola Irekia egitasmoaren baitako jarduera.