HEI GIZARTE-GAITASUNAK. Optimismo emocional: Comprende y transforma tus emociones. BETETA
5 martxoa- 16:00 - 20:00

- 2026/03/05
- 16:00 – 20:00
- Simone de Beauvoir Elkarteen Etxea
- Publiko guztiak
- Gaztelania
Egunean zehar esperientzia ugari pilatzen ditugu, atseginak eta desatseginak, emozionalki hunkitzen gaituztenak. Horrek eragina du gure jarduteko moduan, eta, ia konturatu gabe, portaera-ereduak sortzen ditugu. Eredu horiek ez digute gure ongizatean beti laguntzen. Orduan, zer egin dezakegu?
Emozioek nola funtzionatzen duten ulertzeko beharretik abiatuta, ibilbide labur bat egingo dugu oinarrizko emozioen funtziotik, eta egoera emozionalak nola eraikitzen diren aztertuko dugu. Azkenik, estrategiak ikasiko ditugu gure emozioak kudeatzeko eta gure eguneroko bizitza atseginagoa eta eramangarriagoa egingo duten aliatu bihurtzeko.
Edukiak:
-
Kontzeptualizazioa
-
Emozioak kudeatzeko estrategiak
-
Nola elikatu egoera emozionalak
Lidia Aguilera psikologoa eta coach sistemikoa da.Pertsonei garatzen laguntzen die, haien baliabideekin konektatzen eta potentzial guztia berraurkitzen lagunduz. Emozioek gure bizitzan duten eraginaren defendatzaile sutsua da, emozioak ikusarazten ahalegintzen da egunero eta lan egiten duen pertsonen ongizatea ahalbidetuko duen kudeaketa emozionala garatzen laguntzen du.
Sarbidea
- Izena emateko datak
- Noiztik: 2026/01/21 08:30 Noiz arte: 2026/03/05 13:00
…edo lekuak bete arte.
Informazio gehiago
Izena eman duzu eta ezin zara joan:
- Deitu telefono honetara: 945 161 687
- heieskola@vitoria-gasteiz.org idatzi
Horrela, beste lagun batzuk bertaratzeko aukera izango dute..
Jarduera bertan behera gera daiteke behar beste pertsonak izena ematen ez badu.
HEI Herritartasunerako Eskola Irekia egitasmoaren baitako jarduera.