HEI LAB. Vivir y participar sin miedo
11 martxoa- 18:30 - 20:00

- 2026/03/11
- 18:30 – 20:00
- Las Terrazas de la Florida (Florida parkea)
- Publiko guztiak
- Gaztelania
Kafe baten inguruan, HEI Eskolak topaketa ireki bat antolatu du herritartasunarekin eta parte-hartzearekin lotutako gaiei buruz hitz egiteko.
Ideiak partekatzeko, elkarrekin hausnartzeko eta proposatutako gaian lagunduko digun pertsona aditu baten ikuspegiarekin aberasteko gune bat izango da
Hiria eraikitzeko geldiarazten gaituzten beldurrei buruz elkarrekin hausnartzeko gonbidapena da topaketa hau. HEI Kafea ekimen honetan aukera izango dugu antolatzeko, komunitatea sortzeko eta herritar ausart, aktibo eta solidarioak eraikitzeko modu berriak irudikatzeko.
Dinamizatzailea: Sonia Hernando kazetariak hogeita hamar urte baino gehiagoko esperientzia dauka hainbat komunikabidetan. Gaur egun Radio Euskadiko albistegietan lan egiten du. Bere Ibilbide profesionalean zehar hainbat sari jaso ditu, hala nola Emakunde saria edo hurbiltasuneko irratsaio onenaren Ondas saria.
Sarbidea
- Izena emateko datak
- Noiztik: 2026/01/21 08:30 Noiz arte: 2026/03/11 13:00
…edo lekuak bete arte.
Informazio gehiago
Izena eman duzu eta ezin zara joan:
- Eman baja online.
- Deitu telefono honetara: 945 161 687
- heieskola@vitoria-gasteiz.org idatzi
Horrela, beste lagun batzuk bertaratzeko aukera izango dute..
Jarduera bertan behera gera daiteke behar beste pertsonak izena ematen ez badu.
HEI Herritartasunerako Eskola Irekia egitasmoaren baitako jarduera.