Ekitaldiak kargatzen
  • 2025/10/23
  • 17:30
  • Florida zinema, 1. aretoa
  • Publiko guztiak
  • Gaztelania

2025eko urriaren 25ean, 50 urte beteko dira feminismoaren historia markatu zuen gertaera bat jazo zenetik. Islandiako kolektibo feministen greba-deialdi bati erantzuteko, Islandiako emakumeen % 90ek lantokiak eta etxeak utzi zituzten, eta lan egiteari, kozinatzeari edo umeak zaintzeari uko egin: herrialdea geratu zuten, eta Islandia “emakumea izateko munduko tokirik onena” bihurtu.

Film honek agerian jartzen du emakumeek ahalmen kolektibo izugarria dutela, eta posible den hori berriro ere irudikatzeko inspiratzen gaitu.

  • Jatorrizko bertsioa ingelesez eta islandieraz
  • Azpidatziak eta zineforuma: Gaztelania
  • Urtea: 2024
  • Iraupena: 70 min.
  • Herrialdea: Islandia, AEB
  • Zuzendaria: Pamela Hogan
  • Generoa: Dokumentala

Sarbide mota

Sarrera librea lekuak bete arte.

Sarrera doan, inskripziorik gabe, lekuak bete arte

Gehieneko edukiera: 198

Mugikortasun murriztua dutenentzako toki egokituak: 4 (2 butakan, eta beste 2 gurpildun aulkian doazenentzat)

Informazio gehiago

Jabetze feministarako eskolako egitasmoaren baitako jarduera.