Ekitaldiak kargatzen
ekitaldia hau amaitu da.

HEI Herritartasunerako Eskola Irekia egistasmoaren baitan jasotako jarduera

Eguna: azaroak 8

Ordua: 19:00 – 21:00

Hizkuntza: erderaz

L ekua: Aldabe gizarte etxea

Gonbidapen bidezko sarrerak. Azaroaren 2tik aurrera jaso daitezke gizarte etxeetan eta kirol instalazioetan.

Umorearen sena geure aldartearen (aurretiazko) jarrera bat da, eta sendagarria eta indarberritzailea izan daiteke guretzat. Eguneroko presio eta itxaropenek eragindako zama arintzeko ezinbesteko modua da. Umorearen senak gauzak erlatibizatzen laguntzen digu, argitasunez ikusteko aukera ematen baitigu,

zein gutxi dakigun eta perfekziotik oraindik zein urrun gauden onartuz. Emozioen berreziketa-esparru batean, umorearen sena erresilientzia-estrategia bat da batetik, baina baita norbera ahalduntzeko erreminta paregabea ere.

Virginia Imaz Quijera

Pailazo profesionala da, eta Oihulari Klown antzerki-taldearen fundatzaileetako bat. Gaur egun, clown, antzerkigintza eta kontukontalaritzako ikastaroak eskaintzen ditu, eta ezagunak dira bere ‘clownklusioak’. 2017an Emakundek Berdintasunaren Emakunde saria eman zion bere ibilbide eta kontzientzia feministagatik.

Xehetasunak

Gonbidapen bidezko sarrerak. Azaroaren 2tik aurrera jaso daitezke gizarte etxeetan eta kirol instalazioetan.

Hitzaldietan haurtzaindegi-zerbitzua edota zeinu-hizkuntzako interpreteak eskatu ahal izango dira, 5 egun lehenagora arte, heieskola@vitoria-gasteiz.org posta elektronikoaren bidez edo 945161687 zenbakira deituta.