Ekitaldiak kargatzen
ekitaldia hau amaitu da.

HEI Herritartasunerako Eskola Irekia egistasmoaren baitan jasotako jarduera

Egunak: otsailak 27 eta 28

Ordua: 15:30-19:30 (8 ordukoa, 4 orduko 2 saioetan)

Hizkuntza: Gaztelania

Lekua: Landatxo gizarte etxea

Norentzat: Udal-teknikarientzat, ordezkari politikoentzat eta herritarrentzat

Sarrera doakoa izango da aurrez izena emanez gero (leku-kopurua: 25)

Gaur egun, arazoak konpontzeko prozesuak ulertzen diren moduan, egoera bat hobetzeko edo eraldatzeko asmoa duten prozesuak dira. Horretarako, beharrezkoa da ideia sortzaileak edukitzea ideia horiek hautatu, probatu eta ezartzea, sormenetik abiatuta, eta zehazkiago, pentsamendu sortzailea garatuz, horretarako

konpetentziarik egokienetako bat baita. Berrikuntza-prozesuak, lantegiaren barruan, ideiak garatu ahal izateko modelo progresibo gisa ulertzen dira, eta horien barruan funtsezkoak dira bai sormena eta bai pentsamendu sortzailearen garapena ere.

Izen ematea

Sarrera doan, aurrez izena emanez gero. Izena emateko modu ezberdinak egongo dira zabalik: hemen edo 010 telefonora deituz (edo 945 161 100 zenbakira, hiritik kanpo deituz gero) eta aurrez aurre Herritarren Arretarako Bulegoetan.

Jardueretarako izena emateko epea 2018ko urriaren 2an irekiko da. Eskolako jardueretarako lekuak izena eman den ordenaren arabera esleituko dira.

Izena eman baduzu, baina azkenean ezin baduzu jardueran parte hartu, jakinarazi iezaguzu hura hasi baino lehen, 945 161687 telefono-zenbakira deituta edo heieskola@vitoria-gasteiz.org bidez. Baja emanez gero, beste pertsona batek bete ahal izango du zuk libre utzitako lekua.

Jarduera guztietan zaintza zerbitzua eta zeinu-hizkuntza interpretea eskuragarri. Jarduera hasi baino 5 egun lehenago gutxienez eskatu beharko da zerbitzua, heieskola@vitoria-gasteiz.org helbidean edo 945 16 16 87 telefonoan.

Izen-emateen gutxieneko kopurura iristen ez diren jarduerak bertan behera gera daitezke.