Ekitaldiak kargatzen
ekitaldia hau amaitu da.

HEI Herritartasunerako Eskola Irekia egistasmoaren baitan jasotako jarduera

Egunak: maiatzak 8

Ordua: 18:00-20:00

Hizkuntza: gaztelania

Lekua: Landatxo Gizarte Etxea (Santa Maria Kalea, 4 A)

Norentzat: herritarrentzat

Dinamika parte-hartzaile honetan, HEI nolakoa izatea nahi dugun eta 2018/2019 ikasturterako zein programa gustatuko litzaigukeen elkarrekin eraikitzea erabakitzeko aukera izango dugu. HEIn garrantzitsua zer den baloratuko dugu, baita 2018/2019 ikasturtean landu beharko genituzkeen prestakuntza, jardunaldiak, dinamikak eta gaiak ere. Partekatzeko, elkarrekin lan egiteko eta hausnartzeko momentua izango da; HEI denon artean egiten dugu, eta zure ideiak eta ekarpenak ere oso garrantzitsuak dira berdintasunezko Gasteiz inklusibo eta jasangarri batekin konprometituta dagoen eskola hau garatzeko.

Izen ematea

Sarrera doan, aurrez izena emanez gero. Izena emateko modu ezberdinak egongo dira zabalik: hemen edo 010 telefonora deituz (edo 945 161 100 zenbakira, hiritik kanpo deituz gero) eta aurrez aurre Herritarren Arretarako Bulegoetan.

Jardueretarako izena emateko epea 2017ko irailaren 20an irekiko da. Eskolako jardueretarako lekuak izena eman den ordenaren arabera esleituko dira.

Izena eman baduzu, baina azkenean ezin baduzu jardueran parte hartu, jakinarazi iezaguzu hura hasi baino lehen, 945 161687 telefono-zenbakira deituta edo heieskola@vitoria-gasteiz.org bidez. Baja emanez gero, beste pertsona batek bete ahal izango du zuk libre utzitako lekua.

Izen-emateen gutxieneko kopurura iristen ez diren jarduerak bertan behera gera daitezke.