Ekitaldiak kargatzen
  • 2026/03/24
  • 16:30 – 18:30
  • Saregune (Santa Maria kantoia 4)
  • Elkarteentzat
  • Gaztelania

Elkarteak.org plataforma bat baino askoz gehiago da; elkarteak aukeren mundu batekin lotzen dituen zubia da. Gero eta ingurune digitalizatuago eta konektatuago batean, komunikatzea funtsezkoa da edozein elkarterentzat. Plataforma honek, Gasteizko elkarteen lana bultzatu eta indartzeko berariaz diseinatutako tresnak eskaintzen ditu, besteak beste, komunikazioa, boluntariotzaren kudeaketa eta erakundeen arteko lankidetza erraztuz.

Tailer honetan gure kontua kudeatzen ikasiko dugu, albisteak, ekitaldiak eta boluntarioen eskaerak argitaratzen, eta ahalik eta etekin handiena ateratzen elkarteen atariak eskaintzen dizkigun aukera guztiei.

Parte hartzeko, elkarteek alta eskatu beharko dute plataforman esteka honen bidez: https://elkarteak.org/?c=elkarteak&a=alta(Beste leiho batean irekiko da).

Laguntzailea: Saregune.

Sarbidea

Izen-ematea

Izena emateko datak
Noiztik: 2026/01/21 08:30 Noiz arte: 2026/03/24 13:00

…edo lekuak bete arte.

Informazio gehiago

Izena eman duzu eta ezin zara joan:

Horrela, beste lagun batzuk bertaratzeko aukera izango dute..

Jarduera bertan behera gera daiteke behar beste pertsonak izena ematen ez badu.

HEI Herritartasunerako Eskola Irekia egitasmoaren baitako jarduera.