Ekitaldiak kargatzen
ekitaldia hau amaitu da.

Xehetasunak:

Eguna: martxoak 4 eta 11

Ordutegia: 16:00 – 19:00

Hizkuntzak: gaztelania

Lekua: Montehermoso kulturunea

Norentzat: herritarrentzat

Hizlariak:

  • Itziar Lizeaga Romero, Eusko Jaurlaritzako Toki Administrazioekiko Harremanetarako eta Administrazio Erregistroetako Zuzendaria
  • Javier Bikandi, Eusko jauraritzako Herritarrak Hartzeko eta Administrazioa Berritzeko eta Hobetzeko zuzendaria

zen ematea: Sarrera doan, aurrez izena emanez gero (30 lagun)

Egitaraua

e-administrazioa edo administrazio elektronikoa ,administrazio publikoan informazioaren eta komunikazioen teknologiak sartzea da. Horrek bi alderdi ditu: antolakuntza barruko ikuspegitik, bulego tradizionalak eraldatzea, prozesu elektroniko bihurtuz, paperik gabeko bulego bat sortzeko asmoz eta kanpo-harremanen ikuspegitik, bide elektronikoa gaitzea herritarrekiko eta enpresekiko harremanetarako bitarteko berri gisa. Produktibitatea hobetzeko eta erakundeetan ematen diren eguneroko prozesuak sinplifikatzeko ahalmen handia duen tresna da.

Bi hitzaldi horietan, administrazioarekin aurrerantzean harreman telematikoa izatea eragiten duten arau-berrikuntzak ezagutuko ditugu, baita harreman telematiko horretarako beharrezkoak eta ezinbestekoak diren identifikazio eta sinadura bitartekoak ere.

Informazio gehiago

Sarrera doan, aurrez izena emanez gero. Izena emateko modu ezberdinak egongo dira zabalik: hemen edo 010 telefonora deituz (edo 945 161 100 zenbakira, hiritik kanpo deituz gero) eta aurrez aurre Herritarren Arretarako Bulegoetan.

Jardueretarako izena emateko epea 2020ko urtarrilaren 2an irekiko da. Eskolako jardueretarako lekuak izena eman den ordenaren arabera esleituko dira.

Izena eman baduzu, baina azkenean ezin baduzu jardueran parte hartu, jakinarazi iezaguzu hura hasi baino lehen, 945 161687 telefono-zenbakira deituta edo heieskola@vitoria-gasteiz.org bidez. Baja emanez gero, beste pertsona batek bete ahal izango du zuk libre utzitako lekua.

Jarduera guztietan txikientzako ludoteka, menpekotasun egoeran dagoen pertsona etxean zaintzeko zerbitzua eta zeinu-hizkuntza interpretea eskuragarri. Jarduera hasi baino 5 egun lehenago gutxienez eskatu beharko da zerbitzua, heieskola@vitoria-gasteiz.org helbidean edo 945 16 16 87 telefonoan.

Izen-emateen gutxieneko kopurura iristen ez diren jarduerak bertan behera gera daitezke.

HEI Herritartasunerako Eskola Irekia egistasmoaren baitan jasotako jarduera