HEI ELKARTEAK. Generación de imágenes con IA sin sesgos
11 maiatza- 16:00 - 20:00

- 2026/05/11
- 16:00 – 20:00
- Saregune (Santa Maria kantoia, 4)
- Elkarteentzat
- Gaztelania
Tailer honen helburua da ulertzea irudiak sortzeko gaitasuna duten adimen artifizialek nola funtzionatzen duten eta nola erabili modu kontziente eta eraginkorrean. Sistema horiek nola “pentsatzen” duten aztertuko dugu, zeintzuk diren haien indarguneak eta mugak, eta gure sortze-asmoekin bat datozen irudiak lortzeko prompt zehatzak formulatzen ikasiko dugu.
Hezkuntza bisualeko ekintzen bidez, aztertuko dugu nola teknologia horiek iruditeria estereotipatuak iraunarazten dituzten. Hortik abiatuta, adimen artifizialarekin interakzio etiko eta kolaboratiborako modu berriak bilatuko ditugu, beste irudikapen modu batzuk sustatzeko asmoz: inklusiboagoak eta gogoetatsuagoak.
Emailea: Alejandra Bueno de Santiago (Gasteizen jaioa, 1987) artista bisuala, ikertzailea eta kultur kudeatzailea da. Arte Ederretan lizentziatua EHUn (2011), Arte Bisualak eta Multimedia masterra EHUn (2013) eta doktorea EHUko Artea, ekoizpena eta ikerketa programan (2018). Gaur egun, EUNEIZ Unibertsitatean ari da lanean, eta FEMIAS kolektiboaren parte da, non artearen, adimen artifizialaren eta feminismoen arteko bidegurutzea aztertzen duten.
Laguntzailea: Saregune
Sarbidea
- Izena emateko datak
- Noiztik: 2026/03/26 11:00 Noiz arte: 2026/05/11 13:00
…edo lekuak bete arte.
Informazio gehiago
Izena eman duzu eta ezin zara joan:
- Deitu telefono honetara: 945 161 687
- heieskola@vitoria-gasteiz.org idatzi
Horrela, beste lagun batzuk bertaratzeko aukera izango dute..
Jarduera bertan behera gera daiteke behar beste pertsonak izena ematen ez badu.
HEI Herritartasunerako Eskola Irekia egitasmoaren baitako jarduera.