Ekitaldiak kargatzen
ekitaldia hau amaitu da.

Aldaketa garaiak bizi ditugu, baita teknologiara oso-oso azkar egokitzekoak ere; pertsonen eta taldeen arteko elkartzeak zein bilerak gero eta gehiagotan egiten dira online. Horrek arrakala digitala areagotu egiten du.

Hori guztia kontuan hartuta, HEIren ekaineko bileran bildutako elkarteek proposatu zuten tresna teknologikoen erabileraren inguruko lantegi hau egitea aurtengo edizioan.

Zenbait saiotan zehar, tresna eta online aplikazioak ezagutzeko aukera izango da; hala nola, Zoom, Jitsi, Jamboard eta Miro, besteak beste. Elkarteentzako lagungarriak izan daitezke beraien jarduera, ikastaro zein lantegiak aurrera eramateko orduan.

Xehetasunak:

Egunak: azaroaren 3an eta 11an (asteartea)

Ordutegia: 17:30 – 19:30

Hizkuntza: gaztelania

Nori zuzendua: elkarteei

Formatua: online

Izen ematea: Sarrera doan, aurrez izena emanda (15 lagun)

Prestatzeilea: BIKOnsulting

Informazio gehiago

Sarrera doan, aurrez izena emanda. Izena emateko moduak: hemen edo 010 telefonora deituz (edo 945 161 100 zenbakira, hiritik kanpo deituz gero) eta aurrez aurre Herritarren Arretarako Bulegoetan.

Izena emateko epea 2020ko urriaren 1ean irekiko da. Eskolako jardueretarako lekuak izena eman den ordenaren arabera esleituko dira.

Jarduera hasi baino egun batzuk lehenago esteka eta jardueraren kodea jasoko dituzu bertan sartzeko

Izena eman baduzu, baina azkenean ezin baduzu jardueran parte hartu, jakinarazi iezaguzu hura hasi baino lehen, 945 161687 telefono-zenbakira deituta edo heieskola@vitoria-gasteiz.org bidez. Baja emanez gero, beste pertsona batek bete ahal izango du zuk libre utzitako lekua.

Izen-emateen gutxieneko kopurura iristen ez diren jarduerak bertan behera gera daitezke.

HEI Herritartasunerako Eskola Irekia egitasmoaren barruan jasotako jarduera