
HEI ASOCIACIONES: Elkarteentzako Hausnarketa Estrategikoa. Sarrera
29 azaroa 2022- 17:00
Lekua: Simone de Beauvoir (San Ignazio Loiolakoaren kalea 8)
Hizkuntza: Gaztelania
Sarbidea: doan, aldez aurretik online izenda emanda.
Hitzaldiari buruz
SECOT-Araba HEI Eskolaren esanetara jarri da elkarteei laguntzeko hausnarketa estrategikoa egiten beren misioa bete dezaten indar handiagoz. THartara, gogoeta egingo da hainbat alderdi aztertuz, hala nola beharrezkoa ote den elkartearen antolamendua berriro defintzea, bakoitzak non ezarri nahi dituen helburuak berrikustea, boluntarioen funtsa zabaltzeko aukera aztertzea edo jarduteko aurrekontua handitzea.
SECOTek laguntza emango du honako galdera hauek egitean agerian geratzen diren egoera guztietan:
- Oso argi duzu zein den zuen elkartearen ikuspegia eta egitekoa?
- Gogobetetzen zaitu elkartea izandako bilakaerak eta nola betetzen diren zuen elkartearen helburuak?
- Elkartekideek konpromiso argia al dute elkartearekin?
- Elkarteak antolamendu argia du eta arduradun bakoitzak badaki zer egin behar duen?
- Zalantzarik al dago elkartearen forma juridikoari buruz?
- Tentsio finantzario gogorrak al daude?
- Beharrezkoa al da diru-sarrerak dibertsifikatzea?
Nork emango du lantegia?
SECOT-Araba interes publikoko elkartea da, hainbat motatako erakunde eta enpresen kudeaketan esperientzia duten erretiratuek eta boluntarioek osatua.
Informazio gehiago
Izen-ematea:
- Online
- Telefonoz: 010 edo 945161100 telefonora deituz
- Aurrez aurre: gizarte-etxeetako eta kirol-instalazioetako informazio-bulegoetan.
Izena eman duzu eta ezin zara joan?
- Deitu telefono honetara: 945 161 687
- Mezu bat bidali: heieskola@vitoria-gasteiz.org
- Horrela, beste pertsona batzuek bertaratzeko aukera izango dute.
Jarduera bertan behera gera daiteke behar beste pertsonak izena ematen ez badute.
HEI Herritartasunerako Eskola Irekia egitasmoaren barruan jasotako jarduera.