Ekitaldiak kargatzen
ekitaldia hau amaitu da.

{“@context”: “http://schema.org”,”@type”: “Event”,”name”: “HEI ELKARTEAK. Lantegia: Gure erakundeetan, berdin al zaigu berdintasuna?”,”startDate”: “##MicrodataFechaDesde##”,”endDate”: “##MicrodataFechaHasta##”,”image”: “https://www.vitoria-gasteiz.org/docs/wb021/img/gestor/53/55/gi_75355.jpg”,”eventStatus”: “EventScheduled”}

  • ##etiquetaFechasSustituir##
  • 16:30 – 19:30

Gure erakundeetan, berdin al zaigu berdintasuna?

Tailerrak helburu du bertaratzen diren elkarteei laguntzea euren testuinguru partikularrean genero-ikuspegia eta ikuspegi intersekzionala txertatzen .

Horretarako, generoaren teoriaren oinarrizko kontzeptu batzuk azalduko dira:

  • sexu-genero sistema
  • matxismoa
  • androzentrismoa
  • rolak eta genero-esterotipoak
  • patriarkatua
  • lanaren banaketa sexuala
  • ekintza positiboa
  • feminismoa

Era berean, elkartegintzak emakumeen ahalduntzeari eragiten dizkion aukerak azalduko dira, bai eta elkarteetatik berdintasunaren alde egin daitekeen lana ere:

  • potentzialtasunak
  • eskubideak eta betebeharrak
  • dauden lan-ildoak eta dirulaguntzen deialdiak

Metodologia

Lantegian erabiliko den metodologia dinamikoa eta parte-hartzailea izango da.

Zeinek emango du tailerra?

AZ Partaidetza, aukera-berdintasunean eta herritarren partaidetzan espezializatutako aholkularitza-enpresa homologatua.

Xehetasunak

Izen-ematea: Sarrera doan, aurrez izena emanda

Lekua: Simone de Beauvoir Elkarteen Etxea

Hizkuntza: Gaztelania

Norentzat:: Elkarteentzat

Informazio gehiago

Izena emateko:

  • Webgunea
  • Deitu honako telefono hauetara: 010 edo 945161100
  • Gizarte-etxeetako eta kirol-instalazioetako informazio-bulegoetan.

Noiz eman izena:

Urtarrilaren 30etik plazak bete arte.

Izena eman duzu eta ezin zara joan:

  • Deitu telefono honetara: 945 161 687
  • heieskola@vitoria-gasteiz.org idatzi
  • Horrela, beste lagun batzuek bertaratzeko aukera izango dute.
  • Jarduera bertan behera gera daiteke behar beste pertsonak izena ematen ez badu.

HEI Herritartasunerako Eskola Irekia egitasmoaren baitako jarduera.