Ekitaldiak kargatzen
ekitaldia hau amaitu da.

HEI Herritartasunerako Eskola Irekia egistasmoaren baitan jasotako jarduera

bajada celedón fiestas vitoria

Eguna: azaroak 22

Ordua: 18:00-19:30

Lekua: Landatxo gizarte etxea

Hizkuntza: gaztelania

Hizlariak: Iñaki Jimenez eta Juan Antonio Zárate.

Norentzat: herritarentzat (leku-kopurua 30)

Sarrera doakoa izango da aurrez izena emanez gero (leku-kopurua: 30)

Nola sortu zen San Anton eguneko zozketa? Zer garrantzi du Gasteizko Inauteriak? Nola ospatzen da Arabako patroiaren jaieguna hiriburuan? Zergatik dugu baratxurien ohitura Santiago egunean? Zer gertatu zitzaion Zeledoni jaisten ausartu zen lehen urtean? Noiztik ospatzen da Olarizuko jaia? Zer aldatu du Olentzerok Gasteizko Eguberrietan?

Izen ematea

Sarrera doan, aurrez izena emanez gero. Izena emateko modu ezberdinak egongo dira zabalik: hemen edo 010 telefonora deituz (edo 945 161 100 zenbakira, hiritik kanpo deituz gero) eta aurrez aurre Herritarren Arretarako Bulegoetan.

Jardueretarako izena emateko epea 2018ko urriaren 2an irekiko da. Eskolako jardueretarako lekuak izena eman den ordenaren arabera esleituko dira.

Izena eman baduzu, baina azkenean ezin baduzu jardueran parte hartu, jakinarazi iezaguzu hura hasi baino lehen, 945 161687 telefono-zenbakira deituta edo heieskola@vitoria-gasteiz.org bidez. Baja emanez gero, beste pertsona batek bete ahal izango du zuk libre utzitako lekua.

Jarduera guztietan zaintza zerbitzua eta zeinu-hizkuntza interpretea eskuragarri. Jarduera hasi baino 5 egun lehenago gutxienez eskatu beharko da zerbitzua, heieskola@vitoria-gasteiz.org helbidean edo 945 16 16 87 telefonoan.