Ekitaldiak kargatzen
ekitaldia hau amaitu da.

HEI Herritartasunerako Eskola Irekia egistasmoaren baitan jasotako jarduera

Eguna: urriak 25

Ordua: 18:00-19:30

Lekua: Landatxo gizarte etxea

Hizkuntza: gaztelania

H izlariak: Iñaki Jimenez eta Juan Antonio Zárate.

Norentzat: herritarentzat (leku-kopurua 30)

Sarrera doakoa izango da aurrez izena emanez gero (leku-kopurua: 30)

Non bizi ziren Gasteizko lehenengo biztanleak? Alde Zaharreko harresia errege beraren agindupean egin zuten oso-osorik? Zer gertatu zen hiri osoa ia kiskalita utzi zuen sutean? Zer harreman eduki zuen Gasteizko hiriak Errege-Erregina Katolikoekin? Zergatik daude gremio-kaleak Alde Zaharrean? Nola maitemindu zen Montehermosoko markesa Napoleonekin? Zenbateko garrantzia du Ajuria Eneak Gasteizen?

Izen ematea

Sarrera doan, aurrez izena emanez gero. Izena emateko modu ezberdinak egongo dira zabalik: hemen edo 010 telefonora deituz (edo 945 161 100 zenbakira, hiritik kanpo deituz gero) eta aurrez aurre Herritarren Arretarako Bulegoetan.

Jardueretarako izena emateko epea 2018ko urriaren 2an irekiko da. Eskolako jardueretarako lekuak izena eman den ordenaren arabera esleituko dira.

Izena eman baduzu, baina azkenean ezin baduzu jardueran parte hartu, jakinarazi iezaguzu hura hasi baino lehen, 945 161687 telefono-zenbakira deituta edo heieskola@vitoria-gasteiz.org bidez. Baja emanez gero, beste pertsona batek bete ahal izango du zuk libre utzitako lekua.

Jarduera guztietan zaintza zerbitzua eta zeinu-hizkuntza interpretea eskuragarri. Jarduera hasi baino 5 egun lehenago gutxienez eskatu beharko da zerbitzua, heieskola@vitoria-gasteiz.org helbidean edo 945 16 16 87 telefonoan.