
HEI EZAGUTU GASTEIZ. Arabako artxibora bisita
13 maiatza- 17:00 - 18:30

- 2025/05/13
- 17:00 – 18:30
- Arabako Artxiboa (Zumakadi Ibilbidea, 21)
- Publiko guztiak
- Euskara
Arabako Artxiboa Arabako dokumentazio historikoa zaintzeko, sailkatzeko, kontserbatzeko eta zabaltzeko gunea da. Gaur egun, batez ere, Probintziako Artxibo Historikoaren funtsak daude bertan, notarioek eta Estatuko Administrazio Publikoak sortutako dokumentazioaz eta Lurralde Historikoko Artxiboaz osatuak. Artxibo horrek, bereziki, Batzar Nagusietako eta Arabako Foru Aldundiko dokumentazio historikoa biltzen du.
Bisitan artxiboko hainbat gune ezagutuko ditugu, erakunde honetan egindako lan nekeza, isila eta garrantzitsua erakutsiko digutenak. Bereziki jakin ahal izango dugu zer estrategia eta metodo erabiltzen diren dokumentu hondatuenen kontserbazio-arazoak konpontzeko.
Azkenik, Arabako historiari buruz hitz egiten duten dokumentu bakan batzuez gozatuko dugu, baita horienaskotariko formatu eta euskarriez ere: batzuk pergaminozkoak dira, beste batzuk paperezkoak, argazkiak, etab.
Trebatzaileak: Kalearte Turismo eta Kultura
Laguntzailea: Arabako Foru Aldundiko Artxibo eta Dokumentuen Kudeaketa Zerbitzua
Sarbide mota
- Izena emateko datak
- Noiztik: 2025/03/19 08:30 Noiz arte: 2025/05/13 13:00
…edo lekuak bete arte
Informazio gehiago
Izena eman duzu eta ezin zara joan:
- Deitu telefono honetara: 945 161 687
- heieskola@vitoria-gasteiz.org idatzi
Horrela, beste lagun batzuk bertaratzeko aukera izango dute..
Jarduera bertan behera gera daiteke behar beste pertsonak izena ematen ez badu.
HEI Herritartasunerako Eskola Irekia egitasmoaren baitako jarduera