HEI EZAGUTU GASTEIZ. Bisita gidatua Arte eta Lanbide Eskolara
15 apirila- 18:00 - 18:45

- 2026/04/15
- 18:00 – 18:45
- Peñafloridako kondearen plaza
- Publiko guztiak
- Euskara
Gasteizko Arte eta Lanbide Eskola 250 urte baino gehiagoko historia duen Arabako erakunde bakarra da. Prestakuntza zentro hau historiaz eta artez betetako ehun urte baino gehiagoko eraikin dotore batean dago kokatuta. Ikasturtero milaka gasteiztarren elkargune izaten da, eta horrek premiazko espazio bihurtzen du.
1919an jarri zuten eraikinaren lehen harria Peñafloridako Kondearen plazan, eta, harrezkero, korridore zabalak, sabai altuak eta zurezko zoruak izan dira konpainia onena egunero hainbat diziplinaz gozatzen duten ikasleentzat; hala nola zur-lanketa, zeramika, buztingintza, pintura, eskultura, argazkigintza, marrazkia, koadernaketa eta ehungintza.
Ibilbidean zehar, batzar-gela, paraninfoa eta solairu bakoitzeko gela adierazgarrienetako bat bisitatuko ditugu, eta bisita Fournier liburutegian amaituko dugu. Liburutegi hori karta-enpresaren jabe izan zen familiaren dohaintza da, eta eskolak beti izan du haiekin harreman zoragarria.
Laguntzailea: Arte eta Lanbide Eskola
Sarbidea
- Izena emateko datak
- Noiztik: 2026/03/26 11:00 Noiz arte: 2026/04/15 13:00
…edo lekuak bete arte.
Informazio gehiago
Izena eman duzu eta ezin zara joan:
- Eman baja online.
- Deitu telefono honetara: 945 161 687
- heieskola@vitoria-gasteiz.org idatzi
Horrela, beste lagun batzuk bertaratzeko aukera izango dute..
Jarduera bertan behera gera daiteke behar beste pertsonak izena ematen ez badu.
HEI Herritartasunerako Eskola Irekia egitasmoaren baitako jarduera.