
HEI EZAGUTU GASTEIZ: Hitzaldia ‘Zein zerga ordaintzen ditugu Gasteizen?’ Bertan behera.
15 azaroa 2021- 18:00
Gasteizko Udala zergadunek nahitaez ordaindu behar dituzten zergak eta tasak biltzeaz arduratzen da, bai eta ematen dituen zerbitzuei dagozkien tarifak (prezio publikoak) kobratzeaz ere: hiri garraioa, haur eskolak, kultura eta kirol jarduerak eta abar.
Udalbatzak onesten dituen ordenantza fiskal eta prezio publikoetan jasotzen dira udal zerbitzuengatik ordaindu beharreko zenbatekoak, horretarako epeak, hobariak, salbuespenak, prozedurak…
Hau guztia, modu erraz eta atseginez jorratuko dugu hitzaldi honetan.
Xehetasunak:
Egunak: azaroak 15
Ordutegia: 18:00 – 19:30
Hizkuntza: gaztelania
Lekua: Landatxo gizarte etxea
Norentzat: herritarrak
Hizlaria: Carmen Escobar. Zerga Kudeaketaren Zerbitzuko burua.
Izen-ematea: Sarrera doan, aurrez izena emanda
Informazio gehiago
Izena emateko:
- Webgunea
- Telefonoak: 010 edo 945161100 telefonora deituz
- Herritarren Arretarako Bulegoetan.
Noiz eman izena:
Irailaren 28 egunetik plazak bete arte
Izena eman duzu eta ezin zara joan:
- Deitu telefonora: 945 161 687
- heieskola@vitoria-gasteiz.org idatzi
Horrela, beste pertsona batzuk ere bertaratu ahal izango dira.
Jarduera bertan behera gera daiteke behar beste pertsona apuntatzen ez badira.
HEI Herritartasunerako Eskola Irekia egitasmoaren barruan jasotako jarduera