
HEI EZAGUTU GASTEIZ. El arte colaborativo como elemento transformador de espacio público
4 abendua- 18:30 - 20:30

- 2025/12/04
- 18:30 – 20:30
- Arte eta Lanbide Eskola (Peñafloridako Kondearen Plaza)
- Publiko guztiak
- Gaztelania
Gasteizek ibilbide luzea du artearen munduari lotutako parte-hartze prozesuetan. Gure hiriko fatxada enblematikoetako horma-irudietatik telefono-kabinetako edo argiteria-kutxetako adierazpen berrietara.
Herritar eta artista talde desberdinek sormen prozesu parte-hartzaileen berri emango digute eta arte komunitarioak espazio fisikoa eta bertan bizi diren pertsonak nola eralda ditzakeen eztabaidatuko dute.
Parte hartzaileak:
- Verónica Werckmeister, margolaria, muralgilea eta Gasteizko Horma-irudien Ibilbidea proiektuaren zuzendaria
- Iparralde-Aranbizkarra kaleko heziketa programako kaleko hezitzailea, A.R.T.E.A proiektuko parte-hartzaile gazte batekin batera.
- Guztion Goikolarra Auzo Elkartea, Goikokoloreak proiektuaren bultzatzailea, besteak beste
Dinamizatzaile: Rocío López, argazkilaria, kultur kudeatzailea eta artista bisuala. Azken urteotan, Arabako Argazkilari Elkartea koordinatu eta Viphoto Fest argazki jaialdia zuzendu ditu.
El Pilar auzoko Kalez Kale VG – Kaleko Heziketa programaren kolaboratzaile gisa, 12 Nubes eta Pompa 945 proiektuen barruan argazkigintzarekin eta muralismoarekin lotutako hainbat jarduera kolektibotan parte hartu du.
Sarbide mota
- Izena emateko datak
- Noiztik: 2025/09/23 08:30 Noiz arte: 2025/12/04 13:00
…edo lekuak bete arte.
Informazio gehiago
Izena eman duzu eta ezin zara joan:
- Eman baja online.
- Deitu telefono honetara: 945 161 687
- heieskola@vitoria-gasteiz.org idatzi
Horrela, beste lagun batzuk bertaratzeko aukera izango dute..
Jarduera bertan behera gera daiteke behar beste pertsonak izena ematen ez badu.
HEI Herritartasunerako Eskola Irekia egitasmoaren baitako jarduera.