ekitaldia hau amaitu da.
HEI EZAGUTU GASTEIZ. Eusko Legebiltzarrera bisita
14 azaroa 2023- 12:00
- 2023/11/14
- 12:00 – 13:00
- Eusko Legebiltzarra
- Publiko guztiak
- Euskara
Erakunde publikoak eta haien funtzionamendua ezagutzea garrantzitsua da herritartasun osoa eta politikoki aktiboa gauzatzeko. Horregatik, Udaleko “guneetatik” irtengo gara, Eusko Legebiltzarrean sartzeko.
Eusko Legebiltzarrak bere egoitza eta barruan egiten den lana ezagutzera gonbidatzen gaitu. Hiru gune bisitatuko ditugu:
- Prentsa-aretoan erakundearen eta eraikinaren historiari buruzko azalpen laburra emango da.
- Bigarren solairuko hallean presidenteen galeria bisitatuko dugu.
- Osoko Bilkuraren Aretoan Eusko Legebiltzarraren osaera eta osoko bilkurak nola garatzen diren azalduko dira.
Laguntzailea: Eusko Legebiltzarra
Sarbide mota
Izen-ematea
- Izena emateko datak
- Noiztik: 2023/09/20 00:01 Noiz arte: 2023/11/14 09:00
…edo lekuak bete arte.
Informazio gehiago
Izena eman duzu eta ezin zara joan:
- Deitu telefono honetara: 945 161 687
- heieskola@vitoria-gasteiz.org idatzi
Horrela, beste lagun batzuk bertaratzeko aukera izango dute..
Jarduera bertan behera gera daiteke behar beste pertsonak izena ematen ez badu.
HEI Herritartasunerako Eskola Irekia egitasmoaren baitako jarduera.