
HEI EZAGUTU GASTEIZ. Gorka Lopez de Munain. La destrucción del patrimonio alavés en el siglo XX: el caso del Convento de San Francisco
20 maiatza- 18:00 - 20:00

- 2025/05/20
- 18:00
- Montehermoso Kulturunea (Ortuño aretoa)
- Publiko guztiak
- Gaztelania
1930ean, Gasteizek bere eraikin enblematikoenetako bat galdu zuen beraren balio artistiko eta historikoagatik: San Frantzisko komentu gotikoa.
Hitzaldian zehar, tenpluaren historia errepasatuko dugu, Erdi Aroko sorreratik XX. mendera arte. Hala ere, haren suntsiketa ulertezina eragin zuten arrazoiei erreparatuko diegu bereziki, eraikina ez ezik, harresien barruan gertatu zen guztia ere ahaztera kondenatu zuen ekintza.
Hitzaldi hau ondarearekin dugun harremanaz eta ondarearen kontserbazioan dugun erantzukizun kolektiboaz hausnartzeko aukera bat da.
Gorka López de MunainArtearen Historian lizentziaduna da Euskal Herriko Unibertsitatean, eta diziplina berean doktore Bartzelonako Unibertsitatean “Una genealogía de la máscara mortuoria. Tiempo, imagen, presencia”(2017) tesiaren bitartez. Bere ikerketa ildo nagusiak “heriotzaren kultura bisuala” eta “Euskal Herriko Erdi Aroko artea” dira, ikusizko ikasketen antzeko ikuspegi batetik lantzen dituenak. 2013az geroztik, Buenos Airesko Unibertsitateko Ikusizko Antropologiaren Arloko ikertzailea da, eta irudiaren teoriari buruzko eskolak ematen ditu Ondare Artistikoa eta Kultura Hego Amerika Kolonialean masterrean. Gaur egun Artearen Historiako irakaslea da Euskal Herriko Unibertsitatean.
Sarbide mota
- Izena emateko datak
- Noiztik: 2025/03/19 08:30 Noiz arte: 2025/05/20 13:00
…edo lekuak bete arte
Informazio gehiago
Izena eman duzu eta ezin zara joan:
- Deitu telefono honetara: 945 161 687
- heieskola@vitoria-gasteiz.org idatzi
Horrela, beste lagun batzuk bertaratzeko aukera izango dute..
Jarduera bertan behera gera daiteke behar beste pertsonak izena ematen ez badu.
HEI Herritartasunerako Eskola Irekia egitasmoaren baitako jarduera