HEI EZAGUTU GASTEIZ. Sociedades gastronómicas: cocinar ciudadanía
26 martxoa- 18:00 - 20:00

- 2026/03/26
- 18:00 – 20:00
- Simone de Beauvoir Elkarteen Etxea
- Publiko guztiak
- Gaztelania
Hitzaldi-solasaldi honek proposatzen digu Gasteizko gizarte-bizitzan hain errotuta dauden elkarte gastronomikoen iragana ezagutzea, oraina ulertzea eta etorkizuna proiektatzea.
BOILUR Arabako Elkarte Gastronomikoen Federazioko ordezkariek gonbita egin digute elkarrekin hausnartzeko nola egokitu espazio horiek hiri berri eta askotariko baten erronketara. Urteetan izandako aldaketak, emakumeen eta gazteen parte-hartzea eta digitalizazioa aztertuko ditugu, gure hiriaren etorkizunean gune garrantzitsuak, inklusiboak eta biziak izaten jarraitzeko giltzarri gisa.
Sarbidea
- Izena emateko datak
- Noiztik: 2026/01/21 08:30 Noiz arte: 2026/03/26 13:00
…edo lekuak bete arte.
Informazio gehiago
Izena eman duzu eta ezin zara joan:
- Eman baja online.
- Deitu telefono honetara: 945 161 687
- heieskola@vitoria-gasteiz.org idatzi
Horrela, beste lagun batzuk bertaratzeko aukera izango dute..
Jarduera bertan behera gera daiteke behar beste pertsonak izena ematen ez badu.
HEI Herritartasunerako Eskola Irekia egitasmoaren baitako jarduera.