Ekitaldiak kargatzen
  • 2025/10/14
  • 18:00 – 20:00
  • Simone de Beauvoir Elkarteen Etxea
  • Publiko guztiak
  • Gaztelania

XX. mendearen hasieratik gaur egunera arte Gasteizen gizarte mugimenduek izan duten bilakaeraren ibilbide historikoa eskaintzen du hitzaldi honek. Mobilizazio eta erresistentzia modu nagusiak jorratuko dira, funtsezko une ezberdinetan: frankismo garaiko lehen langile erakunde eta auzo borroketan hasi, Trantsizio garaiko protestetan hiriak izan zuen paper nagusitik pasa —1976ko martxoaren 3a barne—, XXI. mendean mugimendu berriak azaleratu arte, hala nola, ekologismoa, feminismoa, arrazakeriaren aurkakoa edota etxebizitza eskubidearen aldeko plataformak. Analisi honen bitartez, gizarte mugimenduek hiriaren eraketa politiko, urbano eta kulturalean nola eragin duten azpimarratuko da, baita aldaketa globalen eta tokiko tentsioen testuinguruan identitate kolektiboen eraikuntzan ere.

Virginia López de Maturana Historia Garaikidean doktorea, EHUko Historia Garaikidea Saileko irakaslea eta unibertsitate bereko Letren Fakultateko dekanordea da. XX. mendeko Gasteizko historian aditua, La reinvención de una ciudad. Poder y política simbólica en Vitoria durante el franquismo (1939-1975) eta Un dictador en Vitoria. La transformación de la ciudad a través de las visitas de Franco liburuen egilea da, besteak beste.

Sarbide mota

Izen-ematea

Izena emateko datak
Noiztik: 2025/09/23 08:30 Noiz arte: 2025/10/14 13:00

…edo lekuak bete arte

Informazio gehiago

Izena eman duzu eta ezin zara joan:

Horrela, beste lagun batzuk bertaratzeko aukera izango dute..

Jarduera bertan behera gera daiteke behar beste pertsonak izena ematen ez badu.

HEI Herritartasunerako Eskola Irekia egitasmoaren baitako jarduera