Ekitaldiak kargatzen

HEI Herritartasunerako Eskola Irekia egistasmoaren baitan jasotako jarduera

Salón de plenos

Udaletxera bisita gidatua eginez, Udala ezagutuko duzu: udal antolamendua (Alkatea, Udalbatza, Udaleko Gobernu Batzordea, alderdi politikoak…) eta administrazioarena (Departamentuak, Zerbitzuak eta Unitateak; Erakunde autonomoak…).

Bisita honen helburu nagusia herritarrei udalarekin loturiko gaien inguruko heziketa eskaintzea da, eta zehazkiago, udaleko erabakitze-organoen antolamendu, funtzionamendu eta konpetentziak landuko ditugu.

Jardunaldi honetan, halaber, parte hartzeko organoen mekanismoak eta funtzionamendua ezagutuko ditugu; udalbatzaren erabakietan duten eragina, eta gutako bakoitzak nola parte har dezakegun modu aktibo batean gure udalerriaren eraikuntzan.

Eguna: maiatzak 28

Ordua: 11:15 – 12:00

Lekua: Udaletxea

Hizkuntza: gaztelania

Norentzat: herritarentzat (leku-kopurua 10)

Sarrera doan, aurrez izena emanda.

Izen ematea

Sarrera doan, aurrez izena emanez gero. Izena emateko modu ezberdinak egongo dira zabalik: hemen edo 010 telefonora deituz (edo 945 161 100 zenbakira, hiritik kanpo deituz gero) eta aurrez aurre Herritarren Arretarako Bulegoetan.

Jardueretarako izena emateko epea 2021eko apirilaren 26an irekiko da. Eskolako jardueretarako lekuak izena eman den ordenaren arabera esleituko dira.

Izena eman baduzu, baina azkenean ezin baduzu jardueran parte hartu, jakinarazi iezaguzu hura hasi baino lehen, 945 161687 telefono-zenbakira deituta edo heieskola@vitoria-gasteiz.org bidez. Baja emanez gero, beste pertsona batek bete ahal izango du zuk libre utzitako lekua.

Jarduera guztietan zaintza zerbitzua eta zeinu-hizkuntza interpretea eskuragarri. Jarduera hasi baino 5 egun lehenago gutxienez eskatu beharko da zerbitzua, heieskola@vitoria-gasteiz.org helbidean edo 945 16 16 87 telefonoan.