
HEI EZAGUTU GASTEIZ: Bisita Udaletxera (gaztelania)
26 maiatza 2022- 10:30
Udaletxera bisita gidatua eginez, Udala ezagutuko duzu: udal antolamendua (Alkatea, Udalbatza, Udaleko Gobernu Batzordea, alderdi politikoak…) eta administrazioarena (Departamentuak, Zerbitzuak eta Unitateak; Erakunde autonomoak…).
Bisita honen helburu nagusia herritarrei udalarekin loturiko gaien inguruko heziketa eskaintzea da, eta zehazkiago, udaleko erabakitze-organoen antolamendu, funtzionamendu eta konpetentziak landuko ditugu.
Eraikinaren hainbat espaziotako ibilbidean zehar, haren historia eta horretan lagundu duten pertsonak ere ezagutuko ditugu.
Xehetasunak:
Eguna: maiatzak 26
Ordutegia: 10:30 – 11:30
Hizkuntza: gaztelania
Lekua: Udaletxea
Norentzat: herritartasuna (leku-kopurua:25)
Izen-ematea: Sarrera doan, aurrez izena emanda
Informazio gehiago
Izena emateko:
- Deitu honako telefonoetara: 010 edo 945161100
- Gizarte-etxeetako eta kirol-instalazioetako informazio-bulegoetan
Noiz eman izena:
Maiatzaren 3tik plazak bete arte
Izena eman duzu eta ezin zara joan:
- Deitu telefono honetara: 945 161 687
Horrela, beste lagun batzuk bertaratzeko aukera izango dute..
Jarduera bertan behera gera daiteke behar beste pertsonak izena ematen ez badu.
HEI Herritartasunerako Eskola Irekia egitasmoaren baitako jarduera