BERTAN BEHERA UTZITAKO EKITALDIA: Aiora Zabala. Natura gure esku
17 urria 2023- 18:30

- 2023/10/17
- 18:30
- Landatxo gizarte etxea (1. askotarako gela)
- Publiko guztiak
- Euskara
Gizakiaren eta ingurumenaren arteko harremanei buruzkoa da solasaldi hau, izenburu bereko liburuaren hariraz. Natura (eta klima) krisialdiei aurre egiteko ahalmena denon esku dagoela erakusten du. Solasaldian, bizipen pertsonalak, gaurkotasun osoko gertakizunak eta giza eta ingurumen zientzia ikerketa lanetatik ikasitakoa tartekatzen dira. Haiek baliagarriak dira erabakiak hartzeko: ingurumenarentzat (eta guretzat) onuragarriak diren erabakiak.
Solasaldiak agerian jarri nahi du badagoela, posiblea dela, larrialdi klimatikoa eta bioaniztasunaren galera bezalako arazoei eta haiei dagozkien erabakiei buruz askatasun eta kreatibitate handiagoz pentsatzerik eta, azken batean, ekiterik.
Asmoa ere bada mezu positibo edo baikor bat helaraztea. Asko baita, azken finean, norbanakoak –gutariko bakoitzak, alegia– egin dezakeena gizataldeen, enpresen, gobernuen eta, funtsean, gizarte osoaren norabidea eta erabakiak bideratzeko. Jarduera berdeen jarraibide preskriptiboak alde batera utzita, arazo eta irtenbide konplexuei buruz pentsatzeko dugun gaitasuna eta gogoa sustatzea du solasaldi honek helburu.
Aiora Zabala Aizpuruk (Irun, 1982) Bartzelona, Oxford eta Cambridgen ikasteko bekak eskuratu ditu. Ingurumen Zientzietan lizentziatua da, eta Ekonomia Ekologikoan doktorea. Erresuma Batuko Unibertsitate Irekian (Open University) eta Cambridgeko Unibertsitatean Ingurumen Politika irakaslea da. Nature Sustainability zientzia aldizkarian editore izan zen lau urtez, eta EITBn eta Berria egunkarian kolaboratzailea ere izan da. Dibulgazio artikulu ugari idatzi ditu, euskaraz zein ingelesez, ingurumen, iraunkortasun eta giza zientziei buruz, eta hainbat liburu eta ikerketa artikulutan parte hartu du. Ikerketa eta lan bidaietan ibili da natura eta gizakien arteko harremanez ikasten, besteak beste, Mexiko eta Hegoafrikako komunitate txikietan.
Moderatzailea: Garikoitz Bengoetxea, Salburuako Komunitate Energetikoaren presidentea.
Sarbide mota
- Izena emateko datak
- Noiztik: 2023/09/20 00:01 Noiz arte: 2023/11/07 14:00
…edo lekuak bete arte.
Informazio gehiago
Izena eman duzu eta ezin zara joan:
- Deitu telefono honetara: 945 161 687
- heieskola@vitoria-gasteiz.org idatzi
Horrela, beste lagun batzuk bertaratzeko aukera izango dute.
Jarduera bertan behera gera daiteke behar beste pertsonak izena ematen ez badu.
HEI Herritartasunerako Eskola Irekia egitasmoaren baitako jarduera