Ekitaldiak kargatzen
ekitaldia hau amaitu da.
Alicia Valdés: Acción directa desde lo cotidiano. Construyendo alternativas al presente.
  • 2025/02/04
  • 18:00 – 20:00
  • Europa Biltzar Jauregia – Francisco de Vitoria entzunaretoa
  • Publiko guztiak
  • Gaztelania

Non dago eraldatzeko gaitasuna? Ba al dago desberdintasunean oinarritutako sistema politiko sozial eta ekonomiko baten alternatibak eraikitzerik?

Zuzeneko ekintzako eta autogestioko udal-logikek pertsonen bizitza hobetzen duten ildoak agertzea eta sortzea ahalbidetzen dute. Txanpon sozialek, udalgintzak eta sare komunitarioek orainari alternatibak pentsatzeko eremu emankor gisa balio dute.

Alicia Valdés (1992) politologoa eta Humanitateetan doktorea da. Bere lanak erresistentzia eta subertsio politikoa jorratzen ditu, subjektuaren, gorputzaren, identitateen eta desiraren pertzepzio berriak ahalbidetzen dituzten hainbat ikuspegitatik. Diziplinaz haraindiko ikuspegia du, eta psikoanalisian, filosofian eta politikan oinarritzen da. Gaur egun, afektuaren teoria, inkontzientearen funtzioa, desira, eskuin muturraren diskurtso-esparruen azterketa eta praxi politiko anarkistak eta postanarkistak lantzen ditu. Hainbat artikulu akademikoren eta honako liburu hauen egilea da: Política del Malestar (Debate, 2024) eta Toward a Feminist Lacanian Left Psychoanalytic Theory and Intersectional Politics (Routledge, 2022).

Sarbide mota

Izen-ematea

Izena emateko datak
Noiztik: 2025/01/22 08:30 Noiz arte: 2025/02/04 14:00

…edo lekuak bete arte.

On-line

Online emisioa jarraitzeko ez da beharrezkoa izena ematea.

Halaber, ekitaldia zuzenean jarraitu ahal izango da HEIren emisioen orrialdearen bidez.

HEIren ekitaldi hau EZ da liburutegi digitalean gordeko.

Informazio gehiago

Izena eman duzu eta ezin zara joan:

Horrela, beste lagun batzuk bertaratzeko aukera izango dute..

Jarduera bertan behera gera daiteke behar beste pertsonak izena ematen ez badu.

HEI Herritartasunerako Eskola Irekia egitasmoaren baitako jarduera