
HEI HITZALDIAK: Online hitzaldia ‘Reflexiones filosóficas sobre la crisis del coronavirus’ Daniel Innerarity-ren esku
2 uztaila 2020- 17:30
Xehetasunak
Eguna: Uztailak 2
Ordutegia: 17:30 -19:00
Hizkuntza: Gaztelania
Nori zuzendua: herritarrei
Izen ematea: Sarrera doakoa aldez aurretik izena emanda. Izena eman eta gero esteka eta jardueraren kodea jasoko dituzu bertan sartzeko
Hitzaldiaren inguruan
Bere etimologiaren arabera, pandemia, guztiei eragiten dien gaixotasun infekzioso bat da, epidemia batek geografikoki mugatua izango lukeen bitartean.
Esan genezake gure gobernu-tresnak epidemiak kudeatzeko diseinatuta daudela, eta ez pandemiak, tokiko erakundeak baitira eta ez globalak. Horregatik, ezintasun-sentsazioa dago gizateriaren integrazio politiko handiagoa eskatzen duen fenomenoaren aurrean, erakunde transnazionalak edo gobernantza globala indartzearen ildoan.
Adimen kooperatiboko formak ez dira nahikoak bizi garen munduan, eta horietaranzko transizioa beharrezkoa da. Demokraziaren definizioaren arabera, erabaki baten eraginpean dauden guztiek erabaki horretan parte hartzeko aukera izan behar dute, eta kaltetuen komunitateak bat etorri behar du erabakitzen dutenen komunitatearekin. Zentzu horretan, koronabirusaren krisia gertaera pandemokratikoa izango litzateke, arrisku global guztiak bezala. Paradoxa bat gertatzen da: denok berdintzen gaituen arrisku batek, aldi berean, agerian uzten du zein desberdinak garen, beste desberdintasun batzuk eragiten ditu eta gure demokraziak probatzen ditu. Horretaz guztiaz Daniel Innerarityk hitz egingo digu, gure historiako une paregabe batean egindako premiazko hausnarketa filosofiko bat.
Daniel Innerarity
Daniel Innerarity katedraduna da filosofia politiko eta sozialean, "Ikerbasque" ikerlaria Euskal Herriko Unibertsitatean eta Gobernantza Demokratikoaren Institutuko zuzendaria (www.globernance.org). Irakasle gonbidatua izan da Europako eta Ameriketako hainbat unibertsitatetan, esate baterako, Sorbonako Unibertsitatean (Paris I), edo London School of Economics and Political Science izenekoan. Gaur egun, Davis katedraren titularra da Georgetowngo Unibertsitatean eta irakasle bisitaria Florentziako Institutu Europarrean.
Aurkezten du
Naiara Lopez de Munain
Informazio gehiago
Sarrera doakoaaldez aurretik izena emanda.
Izena eman baduzu, baina azkenean ezin baduzu jardueran parte hartu, jakinarazi iezaguzu hura hasi baino lehen, heieskola@vitoria-gasteiz.org bidez. Baja emanez gero, beste pertsona batek bete ahal izango du zuk libre utzitako lekua.
HEI Herritartasunerako Eskola Irekia egistasmoaren baitan jasotako jarduera