
HEI EKITALDIAK. Cristina Monge: De la indignación a la decepción. Cómo reconstruir la confianza
1 urria- 18:00 - 20:00

- 2025/10/01
- 18:00 – 20:00
- Europa Biltzar Jauregia – Francisco de Vitoria entzunaretoa
- Publiko guztiak
- Gaztelania
Hamar urte pasatxoan, Espainiako gizartea —eta beste modu batera, Europakoa ere bai— haserretik etsipenera igaro da. Desafekzio politikoa, 2011n plazak betez haserre eta protesta gisa adierazi zena, gaur etsipen sentsazio orokortua bilakatu da.
Nahiz eta edozein demokraziatan frustrazio maila bat normala izan, kezkagarriena da haserrea eragin zuten arrazoiak ez direla desagertu, baizik eta larriagotu ere egin direla. Egungo demokraziaren benetako krisia konfiantza krisia da: dagoeneko ez da sinesten herritarren eta botere politikoaren artean bitartekari lanak egin beharko lituzketen erakundeetan. Erakunde horiek —alderdiak, parlamentuak, hedabideak, eta abar— egungo erronka handiei erantzuteko gai ez direla uste du gizarteak. Eta aktore horiengan konfiantzarik gabe, zaila da kolektiboki bizi nahi dugun etorkizuna eraikitzea.
Panorama horren aurrean, bai tokian tokikoan, bai globalean —eta bereziki Europan—, premiazkoa da muturreko ezkortasuna zein inozokeria saihestea. Errealitatearen azterketa zorrotza eta ausardia behar ditugu haren kontraesanei aurre egiteko, betiere printzipio demokratikoetatik abiatuta. Horrela bakarrik geldiarazi ahal izango dugu sistemaren arrakaletatik aprobetxatzen diren autoritarismoen aurrerapena.
Etorkizuna ez dago idatzita. Baina guk idazten ez badugu, idatzi egingo digute.
Cristina Monge Zientzia Politikoetan eta Soziologian lizentziaduna eta doktorea Zaragozako Unibertsitatean. Haren intereseko arloak jasangarritasuna eta kalitate demokratikoa dira, eta bereziki trantsizio ekologikorako gobernantza. Madrilgo Unibertsitate Konplutentseko eta AP Instituteko irakaslea eta 2020tik “Mas Democracia” elkartearen presidentea da.
Sarbide mota
On-line
Online emisioa jarraitzeko ez da beharrezkoa izena ematea.
Halaber, ekitaldia zuzenean jarraitu ahal izango da HEIren emisioen orrialdearen bidez.
HEIren ekitaldi hau liburutegi digitalean gordeko da.
Informazio gehiago
Izena eman duzu eta ezin zara joan:
- Eman baja online.
- Deitu telefono honetara: 945 161 687
- heieskola@vitoria-gasteiz.org idatzi
Horrela, beste lagun batzuk bertaratzeko aukera izango dute..
Jarduera bertan behera gera daiteke behar beste pertsonak izena ematen ez badu.
HEI Herritartasunerako Eskola Irekia egitasmoaren baitako jarduera