Ekitaldiak kargatzen
ekitaldia hau amaitu da.
Jordi Armadans
  • 2025/04/10
  • 18:00 – 20:00
  • Europa Biltzar Jauregia – Francisco de Vitoria entzunaretoa
  • Publiko guztiak
  • Gaztelania

Indarkeriak eta bidegabekeriak hondatutako mundu honetan, gerrak eta giza eskubideen urraketak hazten ari diren mundu honetan, eta potentziek eta herrialdeek nazioarteko zuzenbide humanitarioa zapaltzen dutenean, nola defenda dezakegu giza bizitza? Indarkeria fisikoa eta egiturazkoa nola gainditu ditzakegu? Nola egin diezaiekegu militarismoari eta armamentismoari aurre eta nola lagundu dezakegu bakean, desarmean eta giza duintasunean aurrera egiteko beharrezko baldintzak sortzen?

Jordi Armadans Gil politologoa eta kazetaria da. Gatazkei, bakeari eta segurtasunari buruzko gaietan analista eta trebatzailea, Fundació per la Pau (FundiPau) fundazioko zuzendari izan da, eta bakearen kulturaren, giza eskubideen, elkartasunaren eta justizia globalaren aldeko hainbat GKE, kanpaina eta gizarte-mugimendurekin lotuta egon da. Gizarte zibilaren ordezkari gisa, armagabetzeari eta armen kontrolari buruzko hainbat prozesu diplomatikotan parte hartu du Nazio Batuetan (Arma Nuklearrak Debekatzeari buruzko Tratatua, Armen Merkataritzari buruzko Tratatua eta Luku gisako Munizioei buruzko Konbentzioa, besteak beste). Pau. El valor de la vida als nostres dies (ARA Llibres, Bartzelona, 2022) liburuaren egilea da.

Fokuan programarekin lankidetzan egindako jarduera.

Sarbide mota

Sarrera doan

… edukiera bete arte.

On-line

Online emisioa jarraitzeko ez da beharrezkoa izena ematea.

Amaitutakoan, HEIren ekitaldiak liburutegi digitalean gordetzen dira.

Informazio gehiago

Izena eman duzu eta ezin zara joan:

Horrela, beste lagun batzuk bertaratzeko aukera izango dute..

Jarduera bertan behera gera daiteke behar beste pertsonak izena ematen ez badu.

HEI Herritartasunerako Eskola Irekia egitasmoaren baitako jarduera