HEI EKITALDIAK: Julen Orbegozo. Argitu orduko iluna: kazetaritza eta politikaren etorkizuna Adimen Artifizialaren iraultzaren aurrean
12 azaroa- 18:00
- 2024/11/12
- 18:00
- Izaskun Arrue Kulturunea (IAK) – Ruiz de Bergara jauregia (Errementari K.,30)
- Publiko guztiak
- Euskara
Politika eta kazetaritza tradizioz elkarri lotuta garatu diren esparruak izan dira. Hala, biek ala biek, behin eta berriro errepikatzen diren krisi ziklikoak igaro dituzte, sarri elkarri lagunduta, sarri elkarri kalte eginda. “Politikaren desafekzioaz” eta “kazetaritzaren krisiaz” hitz egiten da, hain justu, azken garaiotan.
Eta… “argitu orduko iluna”. Azken urteotan badirudi bai politikagintza eta baita kazetaritza ere XX. mende hasierako iraultza digitalaren ondorioak gaindituta egoera berrira egokitu direla. Baina, Adimen Artifizialaren iraultza heldu da eta inoiz baino aldaketa gehiago ekarriko omen ditu, inoiz baino denbora tarte txikiagoan.
Horren aurrean, ikuspegi publiko batetik, hainbat dira herritarrok elkarrekin, komunitate moduan, egin behar ditugun galdera eta gogoetak: Kazetaritza eta politika, egokituko dira egoera berrira? Zer ezaugarri izango dituzte etorkizuneko kazetaritzak eta politikagintzak? Herritarrek jarraituko dute aktualitatea, informazioa eta ikuspuntu kritikoak balioan jartzen? Biharkoa gaurkoa edo atzokoa baino krisi sakonagoa izango da? Kazetaritzan ala politikan, non izango du eragin handiagoa Adimen Artifizialaren iraultzak?
Julen Orbegozo Terradillos, Euskal Herriko Unibertsitateko irakasle eta ikertzailea. Irakasten dituen ikasgaien artean daude “Pertsonen Arteko eta Taldeko Komunikazioa”, “Komunikazioaren Joera Berriak” eta “Komunikazio Publikoaren Zuzendaritza”. Ia 10 urte egin zituen lanean Gasteizko Legebiltzarrean, alderdi politiko baten aholkulari gisa. Garai hartan hainbat hauteskunde kanpainetan parte hartu zuen eta politikarien aholkularitza integrala garatu zuen. Haren ikerketa lerro nagusien artean daude: hauteskunde kanpainen komunikazioa, erakunde publikoen komunikazioa, aktibismo digitala edo traol-aktibismoa, desinformazioa sare sozialetan, etab. Hogei artikulu zientifiko baino gehiago argitaratu ditu puntako aldizkari akademikoetan. Sarri kolaboratu izan du euskal esparruko komunikabideekin, hala nola, EiTB, Berria, Info7, Naiz eta Goienarekin, besteak beste.
Sarbide mota
- Izena emateko datak
- Noiztik: 2024/09/19 00:00 Noiz arte: 2024/11/12 00:00
…edo lekuak bete arte.
Informazio gehiago
Izena eman duzu eta ezin zara joan:
- Deitu telefono honetara: 945 161 687
- heieskola@vitoria-gasteiz.org idatzi
Horrela, beste lagun batzuk bertaratzeko aukera izango dute..
Jarduera bertan behera gera daiteke behar beste pertsonak izena ematen ez badu.
HEI Herritartasunerako Eskola Irekia egitasmoaren baitako jarduera.