HEI EKITALDIAK: Mahai-ingurua: Cómo la Inteligencia Artificial afecta a nuestras vidas
2 urria- 18:00
- 2024/10/02
- 18:00 – 20:30
- Europa Biltzar Jauregia – Francisco de Vitoria entzunaretoa
- Helduak
- Gaztelania
Zuzeneko emisioa
Jardunaldiaren deskribapena
HEI – Herritartasunerako Eskola Irekiak gaurkotasuneko gaiak jorratzen dituzten ekitaldiak programatzen ditu, komunikabideen edo sare sozialen bidez iristen diren informazioa, ondorioak eta ikuspuntuak zalantzan jartzeko, edukietan logikaz eta inpartzialtasunez sakontzea bilatuz, herritarren artean pentsamendu kritikoa bultzatzeko, edo, gutxienez, ekitaldietan zehar elkarrizketarako eta hausnarketarako aukera emateko.
Oraingoan Adimen Artifizialaren (AA) gaia jorratuko dugu. Aspaldidanik titular askoren protagonista (gogora dezagun, adibidez, Blue Deep eta Kasparoven arteko liskarra), AA gure egunerokotasunaren parte da gaur. Horren ondorioen garrantziaren eraginez, Europar Batasunak “AA Legea” delakoa onartu zuen joan den uztailean, Adimen Artifizialaren sistemen gorakadari eta horrek oinarrizko eskubideetan, administrazio on baterako eskubidean, segurtasunean edo kontrol demokratikoan izan dezakeen eraginari erantzuteko.
Gaia aztertzeko, arlo ezberdinetako 4 aditu izango ditugu: Stefano Balbi, Ainara Larrondo, Julio Ponce y Hannot Rodriguez.
Sarbide mota
- Izena emateko datak
- Noiztik: 2024/09/19 08:30 Noiz arte: 2024/10/02 14:00
…edo lekuak bete arte.
On-line
Online emisioa jarraitzeko ez da beharrezkoa izena ematea.
Halaber, ekitaldia zuzenean jarraitu ahal izango da HEIren emisioen orrialdearen bidez.
Amaitutakoan, HEIren ekitaldiak liburutegi digitalean gordetzen dira.
Informazio gehiago
Izena eman duzu eta ezin zara joan:
- Eman baja online.
- Deitu telefono honetara: 945 161 687
- heieskola@vitoria-gasteiz.org idatzi
Horrela, beste lagun batzuk bertaratzeko aukera izango dute..
Jarduera bertan behera gera daiteke behar beste pertsonak izena ematen ez badu.
HEI Herritartasunerako Eskola Irekia egitasmoaren baitako jarduera.