Ekitaldiak kargatzen
Miguel Loza Arkaia
  • 2024/05/09
  • 18:00
  • Landatxo Gizarte Etxea. 1. askotariko gela
  • Publiko guztiak
  • Gaztelania

Miguel Loza arkeologoak erromatarren garaiko bizitza politikoaz eta tamaina txiki-ertaineko hirietako egunerokotasunaz hitz egingo du.

Arkaiako aztarnategian egindako aurkikuntzetatik abiatuta, lehenik eta behin, Erroma penintsulara iristeak izan zuen eraginaren alderdi orokorrak azalduko ditu, baita Erromatar Inperio zabalean sartu berri zen lurraldea nola administratu zen ere. Ondoren, Suestatium hiri zaharra eta haren funtzionamendu politiko eta soziala aztertuko ditu.

Ponentziaren eskema:

Lehen zatia

  • Erroma aurreko populazioa.
  • Erromaren etorrera eta bertako herrietan duen eragina. Menderatzeko moduak.
  • Hispaniaren lurralde antolaketa politikoa.
    • Probintzia-banaketak.
    • Tokiko antolaketa politikoa.
    • Erromatar bide-sarea.

Bigarren zatia

  • Herrixka karistiarra.
  • Erromarekiko lehen harremanak.
  • Hiri berria.
  • Bizitza administratiboa eta politikoa.
  • Eguneroko bizitza.
  • Hiriaren gainbehera.
  • Errealitate berri baterantz.

Miguel Loza Historian lizentziatua da Euskal Herriko Unibertsitatean, arkeologo profesionala eta Iterbide S.C. enpresaren sortzailea da.

Araban esku-hartze arkeologiko ugari zuzendu ditu. Nabarmentzekoak dira Gasteizko Hirigune Historikoan, Quintanako Erdi Aroko herri hustuan, Espejoko Las Ermitas aztarnategian, erromatar garai berantiarreko Gebarako asentamenduan, Iruña-Veleia hirian, Dulantziko San Martin basilika berantiarrean (Alegria) edo Arkaia-Suestatiumen egindakoak.

Azken aztarnategi horri eskaini dizkio bere azken ikerketa-urte gehienak. Horren ondorioz, 2015ean, Ramón Loza Lengaran eta Javier Niso Lorenzorekin batera, Memoria Científica de las termas romanas de Arcaya/Suestatium argitaratu zuen Memorias de Yacimientos Alaveses bilduman. Harrezkero, hainbat lankidetza-proiektuei esker, aztarnategian zuzenean jarduten jarraitzeko aukera izan du, eta, horri esker, hiri zahar horri buruzko ezagutza zabaldu da.

Sarbide mota

Izen-ematea

Izena emateko datak
Noiztik: 2024/03/20 08:00 Noiz arte: 2024/05/09 14:00

…edo lekuak bete arte.

Informazio gehiago

Izena eman duzu eta ezin zara joan:

Horrela, beste lagun batzuk bertaratzeko aukera izango dute..

Jarduera bertan behera gera daiteke behar beste pertsonak izena ematen ez badu.

HEI Herritartasunerako Eskola Irekia egitasmoaren baitako jarduera.

Non