Ekitaldiak kargatzen
  • 2026/04/23
  • 18:30 – 20:30
  • Europa Biltzar Jauregia
  • Publiko guztiak
  • Gaztelania

Gazako genozidioa zigorgabetasun belikoaren estrategiaz baliatu da, Iranen aurkako erasoaren eta bere eskualde-hedapenaren ondoren sendotu dena. Ospitaleak eta eskolak hondamendiaren helburu eta agertoki bihurtu dira, eta hondamendi horrek neurriz kanpo eragiten die emakume eta neskatoei. Gazako Zerrendako krisi humanitarioak egungo indarkeriaren intentsitatea ez ezik, nazioarteko sistemaren haustura sakonak eta Nazioarteko Zuzenbide Humanitarioaren hauskortasun gero eta handiagoa ere islatzen ditu.

2009az geroztik, Ekialde Ertaineko gerra-korrespontsal gisa izandako esperientzian oinarrituta, Nuria Tesónek Gazako gerra aztertuko du, bai eta eskualde mailako ondorioak ere. Ondorio horiek mundu mailako krisi bati eta balioen krisiari ere atea ireki diete. Espezialistak emakumeengan eta haurrengangerra-testuinguruek duten eragina eta erresistentzia moduak izango ditu aztergai. Halaber, biztanleria zibila, eta bereziki emakumeak, babesteko mekanismo globalak zalantzan jartzen dituen krisiaren aurrean, nazioarteko komunitateak duen erantzukizuna ere jorratuko du.

Nuria Tesón Ekialde Hurbileko korrespontsal seniorra da 2009az geroztik, eta gatazketan, giza eskubideetan eta diplomazia humanitarioan analista ere bada. El País egunkarirako lan egin du. Bertan, besteak beste, Malaya eta Gürtel auzien ikerketetan parte hartu zuen eta udaberri arabiarrak bertatik bertara jorratu zituen. Halaber, nazioarteko komunikabideetan ere aritu da lanean, besteak beste Al Jazeeran edo France 24n. 2023an berdintasunaren Ewoman saria jaso zuen, genero aurrerapenei egindako ekarpen profesionalagatik.

Hogei herrialde baino gehiagotatik eman du migrazioari, klima-krisiari, ura lortzeko borrokei, nekazaritzari eta elikagaien segurtasunari buruzko informazioa, eta arreta berezia jarri du klimaren, uraren eta gatazkaren arteko loturan. Bere lanak kazetaritza, eskualde mailako azterketa eta eragin lana uztartzen ditu, gatazkak konpontzeko eta egiturazko aldaketak lortzeko, batez ere gerrako testuinguruetan, emakume eta haurrentzat. Ildo horretan, UCSD, UNESCO eta UNITAR erakundeekin lankidetzan dihardu, eta bakeari, urari eta klima-aldaketari buruzko nazioarteko foroetan parte hartzen du, hala nola COP28an Dubain eta COP29an Azerbaijanen.

Hainbat libururen egile ere bada: Sin habitación propia (Libros.com), Balas contra la infancia (Libros.com, 2024) eta El Alma del Mundo (Lunwerg 2012).

Aurkezlea: Naiara López de Munain, kazetaria.

Fokuan programarekin lankidetzan egindako jarduera.

Sarbidea

Sarrera librea lekuak bete arte.

On-line

Halaber, ekitaldia zuzenean jarraitu ahal izango da HEIren emisioen orrialdearen bidez.

HEIren ekitaldi hau liburutegi digitalean gordeko da.

Informazio gehiago

HEI Herritartasunerako Eskola Irekia egitasmoaren baitako jarduera.

Jarduera hau Gasteizko Udaleko Garapenerako Lankidetza Zerbitzuak antolatutako Fokuan 2026 jardunaldien barruan izango da.