Ekitaldiak kargatzen
Pepe Esquinas. ¿Del ecocidio a la esperanza?
  • 2024/06/04
  • 18:30 – 20:30
  • Europa Biltzar Jauregia – Francisco de Vitoria entzunaretoa
  • Publiko guztiak

Zerbaitek huts egiten du. Alde batetik, nekazaritzako elikagaien sistema dugu, behar baino %60 gehiago ekoizten duena, 800 milioi pertsona baino gehiago gose diren bitartean; gainera, nekazaritzako elikagaien sistema horrek berotegi-efektuko gasen ia %30a eta nekazaritzako biodibertsitatearen %90 baino gehiago galtzea eragiten du.

Bestetik, sistema ekonomikoak desberdintasunak areagotzen ditu, garapena hazkundearekin nahasten du, planetaren baliabideak pribatizatzen ditu, oreka ekologikoak eta ziklo naturalak hausten ditu eta klima-aldaketa eragiten du.

Gizarteak ongizatea eta kontsumismoa nahasten ditu, natura degradatzearen eta etorkizuneko belaunaldiak kondenatzearen kontura, gertatzen denari sorgortuta. Jasangarria al da kontsumo-gizartea? Zoriontsuagoa zara?

Pepe Esquinasek, herritarrekin duen solasaldian, galdera horiei hizkera argi, zorrotz eta teknizismoetatik urrun erantzuten saiatuko da, herritarrengandik eta haien parte-hartzetik abiatzen diren eta ekozidiorantz bideratzen dena aldatzea ahalbidetuko duten irtenbideak proposatuz, itxaropenera iristeko.

José Esquinas Alcázar (Ciudad Real, 1945) nekazaritza ingeniaria, humanista, Genetikan doktorea eta Kaliforniako Unibertsitateko Baratzezaintzan masterra da, baita unibertsitateko irakaslea eta ikertzailea ere. Duela gutxi argitaratutako Rumbo al ecocidio lanaren egilea, Federico Mayor Zaragozaren hitzaurrea duena.Esquinas Alcázar irakasleak hogeita hamar urtez lan egin zuen NBEko Nekazaritza eta Elikadurarako Erakundean (NEE). Bertan, biodibertsitateari buruzko nazioarteko hainbat akordioren garapenaren arduraduna izan zen, eta hamarkada batez NEEko Etika Batzordeko buru. Kargu horiei esker, ehun eta hogei herrialde baino gehiagotan ibili zen eta hainbat gai landu zituen, hala nola, gosea, nutrizioa, nekazaritza, klima-aldaketa, giza eskubideak, garapena, lankidetza eta nazioarteko negoziazioak eta munduko gobernantza. Artikulu eta liburu ugari argitaratu ditu eta nazioko eta nazioarteko hainbat sari jaso ditu bere irakaskuntza, ikerketa eta politiken garapena saritzeko. Gaur egun, kontzientziazioan dihardu irakaskuntzaren eta dibulgazioaren bidez, bai Espainian, bai kanpoan.

Sarbide mota

Izen-ematea

Izena emateko datak
Noiztik: 2024/03/20 08:30 Noiz arte: 2024/06/04 14:00

…edo lekuak bete arte.

On-line

Online emisioa jarraitzeko ez da beharrezkoa izena ematea.

Halaber, ekitaldia zuzenean jarraitu ahal izango da HEIren emisioen orrialdearen bidez.

Amaitutakoan, HEIren ekitaldiak liburutegi digitalean gordetzen dira.

Informazio gehiago

Izena eman duzu eta ezin zara joan:

Horrela, beste lagun batzuk bertaratzeko aukera izango dute..

Jarduera bertan behera gera daiteke behar beste pertsonak izena ematen ez badu.

HEI Herritartasunerako Eskola Irekia egitasmoaren baitako jarduera.