Ekitaldiak kargatzen
ekitaldia hau amaitu da.

Filosofia leheneratzailearen oinarria da giza bizikidetza hobetu dezakegula pertsonek sentitzen dutenean komunitate bateko kide direla eta eragiten dieten gaietan parte har dezaketela.

Jardunbide leheneratzaileek elkarrizketa-metodoak eskaintzen dizkigute, indarkeriari eta gatazkei aurrea hartzeko eta arreta emateko bitartekoekin, ase gabeko beharrei erantzunez eta pertsonen eskubideen errespetua bermatuz.

Horretarako, udal filosofia (kultura) eta sare sozialak (egitura) eta pertsonen esku-hartzeak (ekintzak) lerrokatu behar dira.

Egitaraua:

  • Jardunbide leheneratzaileak. Kontzeptua eta hurbilketa.
    • Jardunbide leheneratzaileen kontzeptua
    • Jardunbide leheneratzaile motak
    • Jardunbide leheneratzaileak aplikatzearen onurak
    • Harreman komunitarioen eta aniztasunaren hastapenak jardunbide leheneratzaileetatik landuta
  • Ingurune leheneratzailea eraikitzea gizarte-erakundeetan
    • Ezartzeko gakoak
    • Garatzeko urratsak eta faseak
    • Jarraipena eta ebaluazioa
  • Tresna leheneratzaileak erabakiak hartzeko prozesuetan.
    • Parte hartzea
    • Kontuan hartu beharreko elementuak
    • Metodologia

Gasteizko Bizikidetza Behatokiak HEI Herritarren Eskola Irekiarekin lankidetzan eskainitako jarduera.

Xehetasunak:

Egunak: urriaren 20an eta 27an eta azaroaren 3an eta 10ean

Ordutegia: 16:00 – 20:00

Lekua: Simone de Beauvoir elkarteen etxea ( San Ignazio Loiolakoaren kalea, 8 )

Hizkuntza: gaztelania

Nori zuzendua: herritarrei

Formatua: aurrez aurrekoa

Izen ematea: Sarrera doan, aurrez izena emanda (15 lagun)

Prestatzaileak:

    Mª Eugenia Ramos Pérez. Zuzenbidean liz. Gatazken kudeaketa integrala eta bizikidetzaren sustapena Unibertsitate Masterra

    Laura López-Molina Rodríguez: Psikologian liz. Gatazken kudeaketa integrala eta bizikidetzaren sustapena Unibertsitate Masterra

Informazio gehiago

Sarrera doan, aurrez izena emanda. Izena emateko moduak: hemen edo 010 telefonora deituz (edo 945 161 100 zenbakira, hiritik kanpo deituz gero) eta aurrez aurre Herritarren Arretarako Bulegoetan.

Izena emateko epea 2020ko xxxxxxxaren xx an/ean irekiko da. Eskolako jardueretarako lekuak izena eman den ordenaren arabera esleituko dira.

Izena eman baduzu, baina azkenean ezin baduzu jardueran parte hartu, jakinarazi iezaguzu hura hasi baino lehen, 945 161687 telefono-zenbakira deituta edo heieskola@vitoria-gasteiz.org bidez. Baja emanez gero, beste pertsona batek bete ahal izango du zuk libre utzitako lekua.

Aukera dago txikientzako ludoteka, menpekotasun egoeran dagoen pertsona etxean zaintzeko zerbitzua eta zeinu-hizkuntzaren interpretea eskatzeko 5 egun lehenago heieskola@vitoria-gasteiz.org helbidean edo 945 16 16 87 telefonoan.

Izen-emateen gutxieneko kopurura iristen ez diren jarduerak bertan behera gera daitezke.

HEI Herritartasunerako Eskola Irekia egitasmoaren barruan jasotako jarduera