Ekitaldiak kargatzen
ekitaldia hau amaitu da.

Parte hartzean eta lankidetzan oinarritutako egungo harreman-sistemek eta antolaketa-eredu berriek lan egiteko modu berriak ekartzen dizkigute. Testuinguru horretan sortzen da "adimen kolektiboa", non erabakiak hartzea taldeari baitagokio, zeinak modu horizontalean eta konfiantzan oinarrituta lan egiten baitu, komunitateari balio erantsi handiagoa emanez.

Pertsonok, herritar-rolean, lantalde bateko kide garen aldetik, gure ikuspuntuarekin eta iritziarekin laguntzen dugu akordio partekatutik erronka bat konpontzen.

Azken batean, gizabanako gisa dugun erantzukizunetik eta kide garen taldearekiko konpromisotik erabakiak nola hartzen ditugun da kontua.

Tailerrean erabakiak taldean hartzeko prozesua, esku hartzen duten faktoreak, egin beharreko etapak eta pertsona gisa dugun inplikazioa landuko dira.

Xehetasunak:

Egunak: otsailak 24 eta 25

Ordutegia: 16.00 – 20.00

Lekua: Landatxo gizarte etxea

Hezitzailea: Emma Ortiz

Hizkuntza: gaztelania

Norentzat: herritarrentzat

Izen ematea: Sarrera doan, aurrez izena emanez gero.

Informazio gehiago

Sarrera doan, aurrez izena emanez gero. Izena emateko modu ezberdinak egongo dira zabalik: hemen edo 010 telefonora deituz (edo 945 161 100 zenbakira, hiritik kanpo deituz gero) eta aurrez aurre Herritarren Arretarako Bulegoetan.

Jardueretarako izena emateko epea 2020ko urtarrilaren 2an irekiko da. Eskolako jardueretarako lekuak izena eman den ordenaren arabera esleituko dira.

Izena eman baduzu, baina azkenean ezin baduzu jardueran parte hartu, jakinarazi iezaguzu hura hasi baino lehen, 945 161687 telefono-zenbakira deituta edo heieskola@vitoria-gasteiz.org bidez. Baja emanez gero, beste pertsona batek bete ahal izango du zuk libre utzitako lekua.

Jarduera guztietan txikientzako ludoteka, menpekotasun egoeran dagoen pertsona etxean zaintzeko zerbitzua eta zeinu-hizkuntza interpretea eskuragarri. Jarduera hasi baino 5 egun lehenago gutxienez eskatu beharko da zerbitzua, heieskola@vitoria-gasteiz.org helbidean edo 945 16 16 87 telefonoan.

Izen-emateen gutxieneko kopurura iristen ez diren jarduerak bertan behera gera daitezke.

HEI Herritartasunerako Eskola Irekia egistasmoaren baitan jasotako jarduera