Ekitaldiak kargatzen
  • 2026/05/26
  • 16:30 – 19:30
  • Simone de Beauvoir Elkarteen Etxea
  • Publiko guztiak
  • Gaztelania

Enpatiatik, argitasunetik eta koherentzia pertsonaletik nola komunikatu aztertzen duen tailer esperientziala da. Erreaktibotasuna murrizteko, beharrak modu asertiboan adierazteko eta harreman osasuntsuagoak eta kolaboratiboagoak sortzeko tresnak landuko dira.

Saioan zehar aztertuko dugu nola gure komunikatzeko ohiko moduek elkar ulertzea erraztu dezaketen edo, alderantziz, gaizki-ulertuak eta tentsioak eragin ditzaketen. Adibide praktiko eta dinamika txikien bidez, elkarrizketa zailetan agertu ohi diren iritziak, interpretazioak eta erreakzio automatikoak identifikatzen ikasiko dugu. Horrez gain, adibide horien bitartez mezu argiago, zintzoago eta errespetuzkoagoak sortzen ere ikasiko dugu.

Indarkeriarik gabeko komunikazioaren printzipioak ere landuko dira tailerrean, eta tresna zehatzak eskainiko ditu sakonago entzuteko, norberaren eta besteen beharrak ezagutzeko eta eskaerak modu eraikitzailean egiteko helburuarekin. Asmoa da parte-hartzaileek beren eguneroko bizitzan, lanean, familian edo harreman pertsonaletan aplika ditzaketen baliabideak eskuratzea, elkarrizketa-, ulermen- eta lankidetza-giroa sustatzeko.

Emailea: Eric Alexandre psikologoa eta orientazio humanistako psikoterapeuta da. Psikologoen prestatzaile eta gainbegiralea da, eta Alexandre Psicología kabineteko zuzendaria Gasteizen, non prozesu terapeutikoetan laguntzen duen, eta trebetasun terapeutikoetan prestakuntza espezializatua garatzen duen.

Sarbidea

Izen-ematea

Izena emateko datak
Noiztik: 2026/03/26 11:00 Noiz arte: 2026/05/26 13:00

…edo lekuak bete arte.

Informazio gehiago

Izena eman duzu eta ezin zara joan:

Horrela, beste lagun batzuk bertaratzeko aukera izango dute..

Jarduera bertan behera gera daiteke behar beste pertsonak izena ematen ez badu.

HEI Herritartasunerako Eskola Irekia egitasmoaren baitako jarduera.